Irla misteriotsua, Maori txiki ipuinak arrantzaren mundura ateak zabalduko dizkigu.
San Telmo zure kasaEgoera berrira egokitzeko 2020/2021 ikasturtean museoak ez ditu ohiko familia tailerrak antolatuko, baina, horren ordez, San Telmoz era autonomoan gozatzeko proposamenak egingo ditu astebururo familiei zuzenduta. Joko, dinamika, eskulan eta abarren bidez, museoak bideak irekiko dizkie familiei euskal kulturan, egungo munduan, artean eta aldi baterako erakusketetan murgiltzeko.
> Noiz? Non? Nola? Jarduera egiteko materiala ostiraletik aurrera eskuragarri izango da museoan eta museoko webgunean.
Doan banatuko da museoko sarrerarekin batera.
Euskaraz eta gazteleraz izango da eskuragarri.
Jarduera museoan egin ahal izango da edo museotik kanpo, bisita bukatu ondoren.
Ez da erreserbarik behar.
***********
Ikusi hemen museoak familientzako prestatu dituen datozen proposamenak.
Eman izena gure buletinean familia jarduerei buruzko informazioa jasotzeko posta elektronikoan!
Galerna euskal arimaren ikusizko proiektu oso landua eta subjektiboa da, Jon Cazenave argazkilariak 2007tik aurrera garatua.Proiektuaren abiapuntua euskal gatazkaren azterketa ausartetik abiatzen da, eta modu generikoagoan bere jendearen izaera, historia eta elezaharretan sartzen da.
Cazenavek ez dio bere identitate politiko edo nazionalari modu espezifikoan heltzen, baizik eta urteak igaro ahala partikularretik unibertsalera, konkretutik abstraktura eboluzionatzen du. Galerna hasiera- eta jaiotza-bidaia bat da. Erantzun eztabaidaezin eta ziurrez beteriko helmuga batera eraman beharrean, jatorri guztien jatorrira eramaten gaituen bidaia da, baretasun-lurralde bakarrera, berak erantzun posible bakar gisa proposatzen duenera.
Erakusketa argi eta garbi bereizitako 8 gunetan egituratzen da: Sarrera, Gatazka, Basoa, Paisaia, Haitzuloa, Itsaso hedatua, Geometria eta paisaia, Harriak eta pigmentua, bidaia pertsonal baten etapak.
Haurtzaroko lagun talde bat landetxe batera joaten da baten ezkondu aurreko agurra opatzeko. Baina urteak ez dira alferrik pasatu eta, beren artean koneksio handia dutela sentitzen badute ere, gauzak erabat dira... edo ez? Hasiera batean asteburu zoroa izango zena, gehiago zoratuko da trapu zikinekin, elkarri esan ez zenioten gauzekin, aitormenak, alkohola, droga eta erlauntza bat etxe barruan. Komedia hau izen bereko antzerki arrakastatsuan oinarrituta dago eta gaztelaniaz zein euskaraz grabatu dute, Euskadi osoko eszenatokitan antzeztu den moduan, hain zuzen ere.