45 minutuko saioetan tarte bat egongo da haurrek irakurtzeko eta beste bat kontalariaren txisteak, asmakizunak edota ipuinak entzuteko. Kontalaria haur bakoitzaren irakurketa mailara egokituko da, eta bakoitzak ahal duena irakurriko du (letrak, silabak, esaldiak...). Hori guztia euskaraz eta giro goxoan, Lur Kortak gidatzen duen taldearen eskutik.
Doan izango da, baina izena eman behar da aukeratzen den liburutegian. Kontuan hartu behar da talde txikiak izango direla, 10 gehienez, eta heldurik gabe.
Higiene neurriak eta distantziak betearaziko dira. Gauzak horrela, maskara ezinbestekoa izango da, gela jarriko zaie haurrei sarreran eta ez dituzte materialak partekatuko. Liburutegiak emango dio haur bakoitzari eguneko liburua eta material osagarria.
Nagore Amenabarro artistak bisita gidatua eskainiko du Platina erakusketara, Artea abian programan ondu duena.
Bisita gidatua doakoa da, baina lekua erreserbatu behar da web bidez. Lotura goian.
55 urtetik gorako pertsonei zuzendutako bisita gidatua museoko erakusketa iraunkorrera. Oraingo honetan bisita Ramón Leturiondok eskainiko du eta museoko bilduman dauden XV-XIX. mendeetako europar pinturez hitz egingo du.
11:00etako bisita euskaraz izango da; 18:00etakoa, gaztelaniaz.
Jaitsi hemen (PDF) +55 Kultur Gidak programaren eskuorria
Bisita gidatua doakoa da, baina aurrez lekua erreserbatu behar da webgunearen bidez. Lotura goian.
Bisita gidatua Urgullen magalean erakusketara.
10:30ean gaztelaniaz 18:00etan euskarazBisita gidatu hau doakoa da erakusketarako sarrera eskuratuta eta beharrezkoa da lekua erreserbatzea.
Edukiera mugatua.
Irakurketa errazeko talde bat egingo dugu liburutegian.
Azaroaren 3tik abenduaren 15era, 6 saioz osatua.
Helburua: euskaldun berriak direlako edo euskaldun zaharrak izanagatik euskaraz irakurtzeko zailtasunak dituzten pertsonak irakurtzera animatzea. Liburu guztiak liburutegian bertan lortuko ditugu eta bertan irakurriko dira. Eta noski doanekoa da.
Jesús Ballaz-en Zeharkatu ezinezko gaztelua liburua irakurriko da.
Izen ematea: Urriaren 20tik azaroaren 2ra. amaraliburutegia@donostia.eus / 943 48 18 67 edo bagera@bagera.eus / 943 005 074
Informazio gehiago: Irakurketa erraza.
Itsaspeko gorria hartuta, Ubiken murgilduko gara familian. Sorkuntza lantzeko, materialak deskubritzeko eta horiekin jolasteko saioak dira itsaspeko gorrian egingo ditugunak. Itsaslami, olagarro eta itsas-zaldiak bidelagun izango ditugu bidai honetan. Txikiek eta helduek elkarrekin jolasten esperimentatzeko aukera ezinhobea. Bazatoz?
* Osasun neurriak bermatzeko, lantegien aforoa 5 familietara mugatu dugu
* Saioen izaera esperimentala dela-eta, etorri zikintzeko prest!
Hurrengo datak:
Irailak 1 -- Body painting
Yves Kleinen moduan gaurko saioan gure gorputza pintzel bilakatu da. Denon artean mural erraldoi bat osatuko dugu udarari agurra ematen hasteko.
Bisita gidatua Norusta eta Platina erakusketetara.
11:30ean gaztelaniazBisita gidatu hau doakoa da museoko sarrera eskuratuta eta lekua erreserbatu beha da webgunearen bidez.
Edukiera mugatua.