Urriaren 26ko oharra: Covid 19ren aurkako neurri berriak direla eta, saioak 19:00etan hasiko dira.
Manuel eta Sandra adinean aurrera doaz -ia berrogei-, eta gizakiok tenore horretara ailegatuta, gizarteak markatutako baldintzetatik ez dute bat bera ere betetzen: umerik ez, bikoterik ere ez eta diruz urri, etxebizitza bat erosteko aukerarik gabe. Horregatik euren buruak galtzailetzat dituzte eta aldatzeko esperantza handirik gabe, ia-ia etsiak jota, pozik bizitzeko merezimendurik izango ez balute bezala.
Bizipozak, ordea, ez du mugarik eta areago, ez du zer ikusirik ondasun materialekin edo gizarteak markatzen dituen usadio eta arauen menpe bizitzearekin. Gu geu gara gure bizitzak nolakoa beharko duen erabaki behar dugunak. Geure beldur eta mugak gainditzeko gai izanez gero behintzat. Manuel eta Sandrak bakarti bizitzeari utzi nahi diote. Goibel antza bizi dira, baina pozik bizi nahi dute. Lortuko al dute?
Informazio gehiago: Txalo
45 minutuko saioetan tarte bat egongo da haurrek irakurtzeko eta beste bat kontalariaren txisteak, asmakizunak edota ipuinak entzuteko. Kontalaria haur bakoitzaren irakurketa mailara egokituko da, eta bakoitzak ahal duena irakurriko du (letrak, silabak, esaldiak...). Hori guztia euskaraz eta giro goxoan, Lur Kortak gidatzen duen taldearen eskutik.
Doan izango da, baina izena eman behar da aukeratzen den liburutegian. Kontuan hartu behar da talde txikiak izango direla, 10 gehienez, eta heldurik gabe.
Higiene neurriak eta distantziak betearaziko dira. Gauzak horrela, maskara ezinbestekoa izango da, gela jarriko zaie haurrei sarreran eta ez dituzte materialak partekatuko. Liburutegiak emango dio haur bakoitzari eguneko liburua eta material osagarria.

Frantzia
Frantsesezko jatorrizko bertsioa, euskarazko azpitituluekin.
Zuzendaria: Michel Ocelot
Kaledonia Berriko neskatoak, bere lagun banatzailearen laguntza du Parisen, Belle Époque garaian, gertatzen ari diren neska gazteen bahiketa misteriotsuak argitzeko. Bere ikerketa-lanetan ohiz kanpoko zenbait pertsonaia aurkituko ditu eta argibide batzuk emango dizkiote.
Dinamizatzailea: Ander Gisasola
Informazio gehiago: Dilili en Paris Filmaffinity webgunean
Bisita gidatua Oskar Alegría zinemagilearen eskutik Kutxa Kultur Artegunean ikusgai dagoen Galerna erakusketara, Jon Cazenave donostiar argazkilariarena. Erakusketa otsailaren 14 arte dago ikusgai.
Galerna euskal arimaren ikusizko proiektu oso landua eta subjektiboa da, argazkilariak 2007tik aurrera garatua. Proiektuaren abiapuntua euskal gatazkaren azterketa ausartetik abiatzen da, eta modu generikoagoan bere jendearen izaera, historia eta elezaharretan sartzen da.