Urriaren 26ko oharra: Covid 19ren aurkako neurri berriak direla eta, saioak 19:00etan hasiko dira.
Manuel eta Sandra adinean aurrera doaz -ia berrogei-, eta gizakiok tenore horretara ailegatuta, gizarteak markatutako baldintzetatik ez dute bat bera ere betetzen: umerik ez, bikoterik ere ez eta diruz urri, etxebizitza bat erosteko aukerarik gabe. Horregatik euren buruak galtzailetzat dituzte eta aldatzeko esperantza handirik gabe, ia-ia etsiak jota, pozik bizitzeko merezimendurik izango ez balute bezala.
Bizipozak, ordea, ez du mugarik eta areago, ez du zer ikusirik ondasun materialekin edo gizarteak markatzen dituen usadio eta arauen menpe bizitzearekin. Gu geu gara gure bizitzak nolakoa beharko duen erabaki behar dugunak. Geure beldur eta mugak gainditzeko gai izanez gero behintzat. Manuel eta Sandrak bakarti bizitzeari utzi nahi diote. Goibel antza bizi dira, baina pozik bizi nahi dute. Lortuko al dute?
Informazio gehiago: Txalo
45 minutuko saioetan tarte bat egongo da haurrek irakurtzeko eta beste bat kontalariaren txisteak, asmakizunak edota ipuinak entzuteko. Kontalaria haur bakoitzaren irakurketa mailara egokituko da, eta bakoitzak ahal duena irakurriko du (letrak, silabak, esaldiak...). Hori guztia euskaraz eta giro goxoan, Lur Kortak gidatzen duen taldearen eskutik.
Doan izango da, baina izena eman behar da aukeratzen den liburutegian. Kontuan hartu behar da talde txikiak izango direla, 10 gehienez, eta heldurik gabe.
Higiene neurriak eta distantziak betearaziko dira. Gauzak horrela, maskara ezinbestekoa izango da, gela jarriko zaie haurrei sarreran eta ez dituzte materialak partekatuko. Liburutegiak emango dio haur bakoitzari eguneko liburua eta material osagarria.
Gabonetako bodegoia. Bodegoiak ezagutuko ditugu, natura hila irudikatzen duten artelanak (loreak, objektuak...). Erabili zure irudimena eta jolastu materialak, koloreak eta formak konbinatuz zure bodegoia sortzeko Gabonetako elementuekin.
San Telmo zure kasaEgoera berrira egokitzeko 2020/2021 ikasturtean museoak ez ditu ohiko familia tailerrak antolatuko, baina, horren ordez, San Telmoz era autonomoan gozatzeko proposamenak egingo ditu astebururo familiei zuzenduta. Joko, dinamika, eskulan eta abarren bidez, museoak bideak irekiko dizkie familiei euskal kulturan, egungo munduan, artean eta aldi baterako erakusketetan murgiltzeko.
> Noiz? Non? Nola? Jarduera egiteko materiala ostiraletik aurrera eskuragarri izango da museoan eta museoko webgunean.
Doan banatuko da museoko sarrerarekin batera.
Euskaraz eta gazteleraz izango da eskuragarri.
Jarduera museoan egin ahal izango da edo museotik kanpo, bisita bukatu ondoren.
Ez da erreserbarik behar.
***********
Ikusi hemen museoak familientzako prestatu dituen datozen proposamenak.
Eman izena gure buletinean familia jarduerei buruzko informazioa jasotzeko posta elektronikoan!
Abenduko bikografiak saioan, Tessa Andonigi (aktorea) eta Kattalin Miner (kazetari, idazle eta ekintzaile feminista) elkarrizketatuko ditugu Tobacco Days liburu-dendan. Saioa ikusgai egongo da abenduaren 18an Bageraren Youtubeko kanalean 18:30etik aurrera eta 22:00etan Hamaika telebistan.
Feministaldia. Atopia bertsoROL saioa
Bertsolariak: Miren Artetxe, Nerea Ibarzabal, Eli Pagola, Jone Uria Albizuri
Gai-jartzaileak: Oihana Calparsoro
Antolatzaileak: Plazandreok
Istorioak Firedrake dragoiaren abenturak kontatzen ditu. Dragoi gaztea da, gizakiengandik basoan ezkutatzen ibili beharraz nekatuta dagoena eta leinuko nagusiei jada benetako dragoia dela erakusteko irrikan dagoena. Izan ere, gizakiak dragoien azken babeslekua suntsitzeko zorian daudenean, orduan ekingo diote Firedrakek eta bere lagun Gorritxok, ezkutuan, Zeruaren Ertza-ren bila joateko abenturari, kondairak dioenez bertan baitago dragoien santutegia. Bilaketa-bidaia horretan Firedrakek eta Gorritxok Ben ezagutuko dute, eurekin bat egingo duen kaleko mutil umezurtza. Baina laster igarriko diote ez doazela bakarrik... Zatartor atzetik doakie-eta. Munstro izugarri ikaragarria da, eta asmo bakarra du: Lurreko dragoi guztiak aurkitu eta akabatzea.
Hontz jaunak, bere zuhaitzera igota, “Ipuin-herriko berriak” egunkaria irakurtzen du goizero-goizero. Bertan, Ipuin-herrin gertatzen diren istorio zoragarriak kontatzen dira. Baina, batez ere, herriko biztanle guztien ezuste, haserre, esperientzia eta emozioen berri ematen du egunkariak. Zinkoina andereñoak, Bele jaunak eta gainerako lagunek kuadrilla dibertigarria osatzen dute. Nahiz eta batzuetan iritzi ezberdinak izan, asko zaintzen dute elkar.