Urriaren 26ko oharra: Covid-19ari aurre egiteko hartutako neurri berriak direla eta, ordu aldaketa egon da eta aurreratu egin da ekitaldia. 19:00etan hasiko da.
Kontzertu eszenikoa. Iparragirre 200 urteurrena.
Iparragirrek hamaika kanta bikain sortu zituen. Horietako asko bi mende ondoren herriak kantatzen ditu maiz. Horrez gain, batzuk ereserki bihurtu dira. Beraz, arlo musikalak leku nabarmena izango du kontzertu eszeniko honetan.
Dramaturgiari dagokionez, Iparragirreren bizitzan nabarmendu ziren emakumeak bildu eta sormenaren protagonistak izango dira. Emakume hauek Iparragirreren bizipenak ekarriko dituzte gogora eta euren begirada eskainiko dute. Aktore-kantari lanetan arituko dira: Joli Pascualena, Ainara Ortega eta Ane Gabarain.
Teatro-lanaren gidoiari dagokionez, emakumeek Iparragirreri bidalitako eskutitzek osatuko dute aktoreen testua. Fikziozko eskutitzak izango dira eta idazki guztien artean Urretxuko bardoaren biziaren puzzlea osatuko da. Anjel Unzuk, berriz, musika jarriko dio ikuskizunari gitarrarekin. Iparragirreren sormen musikalari begirada garaikidea emango dio zuzen zuzenekoan.
Tanttaka Teatroa, Demode Quartet eta Loraldia Produkzioak elkarlanean ekoiztutako kontzertu eszenikoa.
Erresuma Batua. Tim Hill.
Adina: + 6
Azpitituluak gaztelaniaz.
Informazio gehiago: Garfield 2
Oharra: Ekitaldian parte hartzeko maskara derrigorrezkoa.
Hitzik gabeko antzerki irudi ikuskizun bat da, bertan mimoen lengoaia eta objektuen antzerkia nahasten dira. Elkarren artean zerikusirik ez duten 7 istorio poetiko eta umoristikoz osaturik dago. Txotxongiloak objektu sinplez osaturik daude globoz, ping-pong pilotez eta plastikozko poltsez, objektu hauek txotxongilolariaren gorputzarekin nahasten direlarik.
Doan, lekua erreserbatu behar da web bidez. Lotura goian.
Adina: +6
*****
Eman izena gure buletinean familia jarduerei buruzko informazioa jasotzeko posta elektronikoan!
Bisita gidatua Urgullen magalean erakusketara.
10:30ean gaztelaniaz 18:00etan euskarazBisita gidatu hau doakoa da erakusketarako sarrera eskuratuta eta beharrezkoa da lekua erreserbatzea.
Edukiera mugatua.
ESPAINIA. Zuzendaria: JUAN BAUTISTA BERASATEGI.
Adina: +6
Oharra: Aldez aurretiko izena ematea Casares Kultur Etxean. Bi bide daude horretarako: bata, telefonoz (943 351149); bestea, posta elektronikoz (casareskulturetxea@donostia.eus). Ekitaldian parte hartzeko maskara derrigorrezkoa da.
Bisita gidatua Norusta eta Platina erakusketetara.
11:30ean gaztelaniaz 19:00etan euskarazBisita gidatu hau doakoa da museoko sarrera eskuratuta eta lekua erreserbatu beha da webgunearen bidez.
Edukiera mugatua.
Istorioak Firedrake dragoiaren abenturak kontatzen ditu. Dragoi gaztea da, gizakiengandik basoan ezkutatzen ibili beharraz nekatuta dagoena eta leinuko nagusiei jada benetako dragoia dela erakusteko irrikan dagoena. Izan ere, gizakiak dragoien azken babeslekua suntsitzeko zorian daudenean, orduan ekingo diote Firedrakek eta bere lagun Gorritxok, ezkutuan, Zeruaren Ertza-ren bila joateko abenturari, kondairak dioenez bertan baitago dragoien santutegia. Bilaketa-bidaia horretan Firedrakek eta Gorritxok Ben ezagutuko dute, eurekin bat egingo duen kaleko mutil umezurtza. Baina laster igarriko diote ez doazela bakarrik... Zatartor atzetik doakie-eta. Munstro izugarri ikaragarria da, eta asmo bakarra du: Lurreko dragoi guztiak aurkitu eta akabatzea.
Hontz jaunak, bere zuhaitzera igota, “Ipuin-herriko berriak” egunkaria irakurtzen du goizero-goizero. Bertan, Ipuin-herrin gertatzen diren istorio zoragarriak kontatzen dira. Baina, batez ere, herriko biztanle guztien ezuste, haserre, esperientzia eta emozioen berri ematen du egunkariak. Zinkoina andereñoak, Bele jaunak eta gainerako lagunek kuadrilla dibertigarria osatzen dute. Nahiz eta batzuetan iritzi ezberdinak izan, asko zaintzen dute elkar.