Kaputek bi zororen eta auto baten ihes geldia kontatzen digu. Bi bidaikideak gure aterpean hartuko ditugu, itxaropena eta barealdi-tartea emateko. Barretik eta optimismotik gerren drama unibertsalera eta bere zeharkako efektuetara hurbiltzen gaituen komedia hunkigarri, urratzaile eta zentzugabekoa da.
Dibertitzeko eta publiko guztiak hunkitzeko gai den hitzik gabeko bidaia.
Adina: +6 urte
Iristen da Hodei Magoa zirraraz, dibertsioz eta magiaz betetako ordu batekin: beldurra, emozioa, arriskua, barrea, sorpresa... eta beste sentsazio asko ordu 'magiko' batean.
Adina: +6, heldurik gabe.
SARRERAK: loiolakulturetxea@donostia.eus. Izen-ematea 2 egun leheango (21ean) zabalduko da Kultur Etxeko korreoan. 2 gonbidapen eskatu ahal izango dira gehienez eta sarrerak emanaldia ordu erdi hasi baino lehenagotik jaso ahal izango dira.
Bubble Doktoreak bere laguntzaile Mc Fly bekadunarekin kimika berezia du sortua, Dok eta Mak, Mak eta Dok zientzialari tentelen artean tentelenak izaki, euren artean ulertzeko badute nahiko lan. Bi txoropito hauek edozein txokotan euren laborategia prestatu eta zientziaren esentzia bilatzen arituko dira, esperimentu ikusgarriez baliatuz ikuskizun esperimentala eskainiko dute.
Adina: +6
Oharra: Aldez aurretik izena eman behar da kultur etxeko e-postaren bidez (larrotxenekulturetxea@donostia.eus) eta 4 gonbidapen eskatu ahal izango dira gehienez.
Izena emateko epea abenduaren 18an zabalduko da eta gonbidapenak emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago arte jaso ahal izango dira.
Ekitaldian parte hartzeko maskara nahitaezkoa izango da adin guzti-guztientzat.
Non daude Olentzero eta Mari Domingi? Tomaxen abenturaren kideek lagunduko digute misterioa argitzen.
Oharra: emanaldirako gonbidapenak abenduaren 11n 15:00etatik aurrera eskatu ahal izango dira webgune bidez.
Hilaren 23ko saioa, 18:30ean, streaming bidez ikusi ahal izango da esteka honetan > https://youtu.be/92NMD0YrC4M
1970 hamarkadako land art artisten obrak, ekintzak eta hausnarketak ikusiko ditugu. Ondoren birziklatutako paper zatiekin, udara, udaberria, udazkena eta neguaren koloreak, formak eta naturan gertatzen diren aldaketak irudikatuko ditugu.