Magia ikuskizuna, Imanol Ituiñoren eskutik.
Zer da, txori bat? hegazkin bat? Superman? Ez! Magia Parrastan da! Baina...zer ote da magia parrastan? Horixe da ikuskizun honetan ikusiko duzuena, magia parrastan, etengabe, a tutiplen! Kartek, bolatxoek, sokek, agerpenek eta desagerpenek hartuko dute protagonismoa espektakulu partehartzaile, dinamiko eta magiko honetan.
Adina: +6, heldurik gabe.
SARRERAK: loiolakulturetxea@donostia.eus. Izen-ematea bezperan (28an) zabalduko da Kultur Etxeko korreoan. 2 gonbidapen eskatu ahal izango dira gehienez eta sarrerak Gaztelekuan bertan jaso ahal izango dira, emanaldia ordu erdi hasi baino lehenagotik.
Bisita gidatua Urgullen magalean erakusketara.
10:30ean gaztelaniaz 18:00etan euskarazBisita gidatu hau doakoa da erakusketarako sarrera eskuratuta eta beharrezkoa da lekua erreserbatzea.
Edukiera mugatua.
Landarbaso Abesbatzaren musika tailerrak kontzertu didaktikoa eskainiko die Gabonak Zuretzako programan, 6 urte baino gehiagi haurrei, euren hizkuntza erabiliz eta erakargarria den formatu batean. Kantua ardatz hartuta eta pianoz eta perkusioz lagunduta, haurrak zirku musikal baten lekuko izango dira. Estilo desberdinak abestuko dituzte, kantuekin batera gorputz-adierazpena izango dute, eta, amaitzeko, gorputz-perkusioa izango dute, jarrera- eta ahots-higiene ona bereganatuz modu ludikoan.
Ahotsa: Maddalen Dorronsoro
Pianoa: Oier Etxaburu
Perkusioa: Landarbaso Abesbatza
Adina: + 6 urte
Areto Nagusia.
Oharra: Aurrez izen ematea beharrezkoa izango da, eta horretarako okendokulturetxea@donostia.eus-era bidali beharko da eskaera. Ikuskizuna baino 5 egun lehenago irekiko da epea izen emateko eta saioa hasi baino ordu erdi lehenago bukatuko da epe hori. Aretora sartzeko guztiek maskara eramatea nahitaezkoa izango da, 0-5 urtekoak barne.
Karmelo Bizkarraren izenburu bereko ipuinean oinarritutako lan eszeniko honek Gearen haurtzaroko oroitzapen bat kontatzen digu: familiarekin landetxe batera joan zenekoa oporretan, non, Lore, bere lagun handiena izan zen. Lore behi oso jator eta bizitzaz betea zen, eta Geari bizitza osoan zehar lagunduko zion errezeta bat erakutsi zion:
Lurra, zapaltzeko
Zeruko argia biltzeko
Koloretako ozeano eta itsasoak, barruan dantza egin dezaten
Lasterketak zelaian zehar
Jolastu, asko jolastu.
Adina: +6
Gonbidapenak: abenduaren 17tik aurrera jaso ahal izango dira Lugaritz Kultur Etxeko Haur liburutegian 16:00etatik 20:30era.
Bisita gidatua Norusta eta Platina erakusketetara.
11:30ean gaztelaniaz 19:00etan euskarazBisita gidatu hau doakoa da museoko sarrera eskuratuta eta lekua erreserbatu beha da webgunearen bidez.