Maleta bat eta sagarrondo bat hartuta eta laster itzultzeko gogoz Bettinak bere etxetik alde egiten du, gerrak eragiten duen beldurraz eta bonben zarata hotsaz deskantsua hartzeko. Bere "etxe berria" eta bere egoera berria, baina, ez dira berak espero bezalakoak. Norma, bere antzeko egoeran dagoen neskato batek, istorio honetan zehar lagunduko dio eta elkarrekin, halabeharrez, zailtasunei aurre egiten lagunduko dien laguntasuna eraikiko dute. Ikuskizun honek haur errefuxiatuek haien jaioterritik alde egiterakoan bizi duten ezbaia jorratzen du, haien helmuga zeinizango den ez dakitenean.
Informazio gehiago: Yarleku
Hausle sorkuntzan Txanek zure zentzumenekin jolastuko du. Albo-ondorioak: ziur asko harrituta, hunkituta eta zeure buruari, nola da posible? galdezka sentituko zara.
Doan, lekua erreserbatu behar da web bidez . Lotura goian.
Adina: +6
*****
Eman izena gure buletinean familia jarduerei buruzko informazioa jasotzeko posta elektronikoan!
Karmelo Bizkarraren izenburu bereko ipuinean oinarritutako lan eszeniko honek Geak haurtzaroko oroitzapen bat kontatzen digu: familiarekin landetxe batera joan zen, oporretan eta hor, Lore, bere lagunik handiena izan zen Loreoso behi jatorra eta bizitzaz betea, eta Geari erakutsi zion bere bizitza osoan zehar lagunduko zion errezeta bat:
Zapaltzeko lurra
Zeruko argia biltzeko
Koloretako ozeanoak eta itsasoak, barruan dantza egin dezaten
Lasterketak zelaian
Asko jokatzea... asko
6 urtetik aurrera
Areto Nagusia.
Oharra: Aurrez izen ematea beharrezkoa izango da, eta horretarako okendokulturetxea@donostia.eus-era bidali beharko da eskaera. Aretora sartzeko guztiek maskara eramatea nahitaezkoa izango da, 0-5 urtekoak barne.
Medialab erredakzio batean bihurtu eta albistegi bat sortuko dugu. Albisteak emanez berriemaile lana esperimentatuko dugu telebistako aurkezleek egiten duten bezala.