Euskal literatura goza! literatur solasaldi programaren barruan eta Edu Zabalaren gidaritzapean, hilean behin, euskarazko liburu baten inguruan arituko gara solasean.
Hilabete honetan Asel Luzarragaren Bioklik izango dugu esku artean.
Liburua zein liburutegitan topatu
Aforo mugatua.
Hurrengo saioa: 2021eko otsailaren 1ean, Zekine Turkeriren Uda batez Kuridstanen.
Maite Gonzalez Esnalen gidaritzapean, euskarazko liburu baten gainean hitz egiteko solasaldia.
Pello Lizarralderen Argiantza izeneko liburuari buruz arituko dira oraingo saio honetan.
Hurrengo saioa: otsailaren 8an, Amets Arzallus Antia eta Ibrahima Balde-ren Miñan.
Liburu Baby Kluba online programa 0-3 urte bitarteko haurrentzako eta bere familiei zuzentzen da, irakurketa lehenengo urteetan bultzatzeko asmoz.
Saio honetan Monica Graciak Krokodiloa liburua irakurriko du. Pamiela eta Kalandraka agitaletxeei esker, Xabier Olasok eta Antonio Rubiok idatzitako, eta Oscar Villanek ilustratutako liburuaz goza dezakegu.
Liburu Baby Kluba Donostia Kulturako liburutegien sareko ohiko jarduera da. 2021eko urtarriletik aurrera, programa online moduan itzuliko da, eta bai bideoak, bai Zoom bidezko saioak eskainiko dira, Mestiza elkartearen eskutik.
Bideoak direla eta, hamabostero, hiru argitaratuko dira, euskaraz, gazteleraz eta ingelesez. Horietan, ipuinak eta abestiak entzuteko aukera egongo da, baita parte hartzeko ere.
Saio hau, Liburu Baby Kluba online programako besteekin batera, ikusi ahal izango da gure Youtubeko kanaleko zerrenda honetan.