Felipe Juaristik idatzitako Erbesteko elurra (Erein argitaletxea, 2019) liburuari buruz arituko dira solasean.
Dinamizatzailea: Iratxe Retolaza
Fito Rodriguezen Bioi (Gabriel Aresti eta Joxe Azurmendi) liburuaren irakurraldi musikatua.
Testu irakurleak: Fito Rodriguez, Oihana Maritorena eta Olatz Beobide.
Musikariak: Telmo Trenor eta Unai Pelaio (Pelax).
Ekitaldirako sarrera gonbidapen bitartez da eta lortzeko, aldez aurretik izena eman behar da donostiakoliburutegiak@donostia.eus e-postaren bidez. Gehienez 2 gonbidapen eskatu ahal izango dira eta bakoitzaren izen-abizenak zehaztu behar dira. Epea ostegunean, goizeko 10:00etan, amaituko da eta edukieraren arabera onartuko gonbidapenak Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan jaso ahalko dira ostegunean arratsaldeko 17:00etatik aurrera.
Xabi Mujika (Smithy)ren hitzaldiak bi puntu ditu oinarri: batetik, Aizkorriko toponimiari errepaso bat ematea, mendi eta kanalen berezko izenak berreskuratu nahian. Bestetik, Aizkorriko kanaleetako eskalada aitzakia bezala hartuz, urrutira joan gabe, etxeko atarian ditugun mendietan abentura ederrak bizi daitezkeenaren aldarrikapena.
Bakoitza bere mailan, bakoitza bere neurrian, etxe ondoko mendien gailurretara zuzentzen diren ohiko bideetatik kanpo abentura politak zain ditugu.
Aldez aurretik eman behar da izena: okendokulturetxea@donostia.eus
Areto Nagusia.