Javier Pérez de Azpeitia (pianoa eta musika zuzendaritza), Lerman Nieves (baxua), Ruben Caballero (gitarrak), Igor Telletxea (bateria), Jorge Pacheco (perkusioa), Satxa Soriazu (teklatuak), L. Mª Moreno Urretabizkaia "Pirata" (saxoak)
Kolaboratzaileak: Iñaki Salvador (pianoa), Dani (pandeiro brasileroa), Hugo Silveira (gitarra brasilera)
Jose Antonio Larrañaga Urkok kontzertu bakarra eta errepikaezina eskainiko du, bere errepertorio ezezagunenaz baina balio handikoaz osatua, formatu elektrikoan. Dena den, emanaldian tarteka arrakasta handienak eta kantarik ezagunenak ere agertuko dira, eta, lehen aldiz, kantatuko ditu Bergamini eskainitako Urko canta a José Bergamín diskoko gaztelaniazko kanta batzuk.