Orain dela mende bi Anton Abbadia etorri zen mundura Dublinen. Bertan erakutsi zioten euskaraz berbetan eta bertatik abiatu zen bere bizitzaren bidaia. Bidaia honen bukaerako paisaia Hendaiako kostaldea izan zen. Bertan altxatu baitzuen Abbadiak bere gaztelua.
Txomin Heguy aktore lapurtarrak Anton Abbadiaren arima hartu eta esploratzaile, geografo, astronomo eta kulturgilearen baloreak ekarriko ditu tauletara. Txomin Heguy eta Patxo Telleria egilearekin batera, eszenan hiru musikari izango dira: Xabi Zeberio (nyckelharpa, biolina eta kalimba), Mixel Ducau (gitarra eta klarinetea) eta Alaia Phillips Ducau (boza). Musikak antzezlanaren soinu banda gidatuko du, Irlanda, Brasil, Etiopia, Paris, Zuberoa eremuetatik abiatuz. Sentikari honen leman Oier Guillan izango da. Loraldiaren produkzio propio honetan ezinbestekoa izan da Metrokoadroka eta Chimères antzerki taldeen elkarlana.
Nagore, bortxaketa bat pairatu duen emakume bat da eta beldurrak gaindituz, salaketa jartzea erabakitzen du. Orduan, bigarren bortxaketa bizitzen du, epaiketarena. Epaiketan zehar bizi eta sufritutakoak kontatuko dizkigu antzezlan sakon eta beharrezko honek, baita gizartearen partetik jasotako epaiak ere.
Informazio gehiago: Aldatzen Laguntzen Antzerki Taldea