Orain dela mende bi Anton Abbadia etorri zen mundura Dublinen. Bertan erakutsi zioten euskaraz berbetan eta bertatik abiatu zen bere bizitzaren bidaia. Bidaia honen bukaerako paisaia Hendaiako kostaldea izan zen. Bertan altxatu baitzuen Abbadiak bere gaztelua.
Txomin Heguy aktore lapurtarrak Anton Abbadiaren arima hartu eta esploratzaile, geografo, astronomo eta kulturgilearen baloreak ekarriko ditu tauletara. Txomin Heguy eta Patxo Telleria egilearekin batera, eszenan hiru musikari izango dira: Xabi Zeberio (nyckelharpa, biolina eta kalimba), Mixel Ducau (gitarra eta klarinetea) eta Alaia Phillips Ducau (boza). Musikak antzezlanaren soinu banda gidatuko du, Irlanda, Brasil, Etiopia, Paris, Zuberoa eremuetatik abiatuz. Sentikari honen leman Oier Guillan izango da. Loraldiaren produkzio propio honetan ezinbestekoa izan da Metrokoadroka eta Chimères antzerki taldeen elkarlana.
Maren (ahotsa , gitarrak), Eduardo Martínez (teklatuak), Marc Sospedra (gitarra, baxua), Gloria Maurel i Peraire (bateria)
Maren gallartar gazteak belaunaldi berrietan bilatzen ditugun balioak transmititzen ditu: poesiarekiko zaletasuna, testu zaindu eta kementsuak, musikarekiko pasioa eta The Beatles, Queen, Vetusta Morla, Arctic Monkeys, Janis Joplin edo Damien Rice falta ez diren play list bat.
EP bat du argitaratua, Alguien sin vergüenza, ingelesezko, euskarazko eta gaztelaniazko kantuekin eta orain Margaritas y lavanda lehen diskoko kantuak ari da aurkezten. Pop barnekoia da berea, harrigarriki heldu eta sakona.
Tartalo mendian bizi den artzain erraldoia da, begibakarra. Gazta egilea da eta berak gordetzen du hain estimatua den gaztaren sekretua. Herrian beldurra diote, gizakiak panpin bihurtzen omen dituelako. Egun batean, Matilde artzai ausartak, gazta ardien truke lortzeaz nekatuta, gaztaren sekretua zein den jakitera abiatuko da. Gauza harrigarriak gertatzen diren koba batera iritsiko da.
Bertan Tartalo gentila bizi da. Matildek benetako Tartaloren izaera onbera ezagutuko du. Izan ere, Tartalo ez da munstro bat, Tartalo ezberdina da.
Informazio gehiago: Logela Multimedia
Bisita gidatua Urgullen magalean erakusketara.
10:30ean euskaraz 18:00etan gaztelaniazBisita gidatu hau doakoa da erakusketarako sarrera eskuratuta eta beharrezkoa da lekua erreserbatzea.
Edukiera mugatua.
Bisita gidatua Norusta eta Platina erakusketetara.
11:30ean euskaraz 19:00etan gaztelaniazBisita gidatu hau doakoa da museoko sarrera eskuratuta eta lekua erreserbatu beha da webgunearen bidez.
Edukiera mugatua.
Grabatuaren inguruko sormen tailerra Urgullen magalean erakusketarekin lotuta. Teknika ezberdinak ezagutuko ditugu eta gure artelana sortuko dugu.
Adina: 6-12 urte
Iraunpena: 90-120 min
Oharrak:
- Musukoa erabiltzea derrigorrezkoa izango da.
- Gehienez, heldu bat egon ahal izango da familia bakoitzeko, aforo murriztuak dauden bitartean
*******************
Sarrerak salgai egongo dira hilaren lehen egunetik aurrera museoko bazkideentzat eta egun batzuk ondoren ez direnentzat. Gainera, bazkideek familiako 4,5 euroan erosi ahal izango dituzte sarrerak.
Ikusi hemen museoak familientzako antolatu dituen tailer gehiago.
Eman izena gure buletinean familia jarduerei buruzko informazioa jasotzeko posta elektronikoan!
Euskararen arnasguneen garapenean sakontzeko gaiak landuko dituzte hainbat alkatek eta adituk.
Izen-ematea eta informazio gehiago: www.ueu.eus