Literatur solasaldia euskaraz liburutegian.
Edu Zabalaren gidaritzapean, hilabete honetan Asel Luzarragaren Bioklik liburuari buruz arituko dira.
Asel Luzarragak, geure gizartearen gaitz eta joeren gainean pentsarazten duen begirada kritiko eta ironiko batekin idatzi du distopia hau.
Idazlea bertan egongo da eta horrelakoetan ordubete lehenago (18:00etan) geratzen da taldea liburutegian bertan.
Liburua eskuragarri dago Donostia Kulturako liburutegietan eta eLiburutegian (ebook).