Oharra: lan honen gaztelaniazko bertsioa urtarrilaren 30ean antzeztuko da.
Antzezlaneko pertsonaietako batek dioen gisan, egunkari bat "Gerra eta bakea ttipi baten pareko" da. Egunero iraungitzen den nobela amaiezina. Mundu kaotikoa, lau zutabe estutara ekarria. Ez da harritzekoa kazetariak bokazioaren zerbitzura egotea, lan ezinezkoa baita haiena: idazkera zehatzaren eta gertaeren egiaren alde setatzen dira erredakzioan, prekarietatearen eta etsipenaren kontra erlojupean borrokan. Bitartean, botereak hariak mugitzen ditu informazioa kontrolatzeko. Ikertu eta galderak egitea da kazetariaren zeregina; zer gertatuko litzateke, ordea, galdekatua dena kazetaria bera balitz?
"Egunkaria kasuan" libreki inspiratutako lan hau kazetaritzari egindako omenaldia da, modu bidegabean itxiarazi dituzten hedabide guztiei eskainia.
Informazio gehiago: Tanttaka Teatroa
Natxo Beltran (bateria, ahotsak), Oier Aldekoa (baxua, teklatuak eta ahotsak), Miguel Moyano (gitarrak, teklatuak eta ahotsak), Gari (gitarrak eta ahots nagusia).
Beste denbora batean izeneko diskoarekin, indarberrituta dator Gari & Maldanbera. Kontzertuan, azken lau urteetan han-hemenka ondu duen errepertorio berri bezain erakargarria eskainiko du.
Bizitzaren parte handi bat musikari estuki loturik eman ondoren, Gari bezalako artista iraunkorrak kantuetatik haratago daude, diskoen gainetik, eta euren estiloa da, azken finean, plazaratzen duten garrantzitsuena.
Kontzertua berezia izango da, azken garaian eskaini dituenak bezala. Doinuen haragikotasun sentsualaz gozatzeko aukera eskainiko du urtetan landu duen esperientziari esker, eta modu sotilean aletuko ditu kantak, bata bestearen atzetik, ikus-entzuleekiko zubi intimo sendo halakoa eraikiz.
Alvaro Manzano, Koldo Belloso (Yo Ciervo), Iker Munduate eta Jon Almuedo (Tenpera) musikariek osatutako talde donostiarra da Comic Sans. 2020an argitaratu zuten lehen singlea 'Bide ertzean', beraiek ekoitzi eta argitaratutakoa. Abestiak Tiny Moving Parts, Algernon Cadwallader edo American Football bezalako taldeen eragin argia zuen.
* Ateen irekiera 18:30tan.