AEB. Carlos Saldanha. 2011.
Adina + 6 urte
Oharra: ekitaldian parte hartzeko maskara derrigorrezkoa da.
Irudia eta informazioa: Rio.
Gepettok bere azken lana amaitu du: Pinocchio. Baina, nor da Pinocchio? Zer egiten du mundu honetan? Edo zer egin beharko luke? Galdera horiei erantzuteko, bidaia bati ekingo dio: mundu errealetik imajinaziora, nobela pikareskoaren iruditeriatik animaliaz jositako fabulara.
Gure Pinocchio zertxobait punkya da eta XXI. mendean bizi da. Izan ere, oso interesgarria iruditzen zaigu istorioak kontatzeko kode berriak aurkitzea, istorio klasikoak izanda ere.
Informazio gehiago: Gorakada Teatro
* Ikuskizuna hasi ondoren debekatuta dago aretoan sartzea.
Mur Afrikatik etorri zen pateran bere familiarekin; Txema hemen bizi da; elkar ezagutzen dute, elkarren lagun bihurtzen dira, jolasean ibiltzen dira, eskolara doaz eta ongi pasatzen dute.
Broderrek, ordea, beltzekin kontuz ibili beharra dagoela pensatzen du. Hori dela eta, Mur eta bere familiaren bizitza zailagoa egiteko gatazka egoerak sortarazten ditu.
Zein zaila den dena, ez?
Txemaren familiak ere ez du begi onez ikusten adiskidetasuna.
Nola konplikatzen dute dena helduek, ez?
Familiarra, 7 urtetatik gorako haurrentzat.
Areto Nagusia.
Aretora sartzeko gomendagarria da guztiek maskara eramatea, 6 urtetik beherako haurrak barne.
Oharra: Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da; korreo elektronikoz (okendokulturetxea@donostia.eus) edo telefonoz (943 290672). Soilik hartuko dira kontuan otsailaren 1ean goizeko 10:00etatik aurrera egindako eskaerak. Edukiera: 75 eserleku.
Gaurko gaia aztarnak izango dira. Museoaren hilarrien bilduma, eta informazioa eta dokumentazioa biltzeko lan antropologiko-museografikoa hartuko dira erreferentzia gisa, kopiak eta moldeak eginez.
Tailerraren helburua da norberaren sormena ezagutzeko eta garatzeko tresnak eta metodoak ezagutzea. Abiapuntua museoan ikusgai dauden hainbat lan izango dira. Taldeak lan horien inguruko ikuspuntuak eta interpretazioak partekatuko ditu, eta artistak sormen prozesuan duen esperientziaz arituko da. Ondoren sormen indibidualean oinarrituz parte hartzaileek proposamen bat landuko dute, obrak, artistak eta haien sorkuntza prozesuak ulertzen laguntzeko. Horretarako askotariko material eta teknikak baliatuko dituzte.
Horrela, bada, tailerra lau urratsetan egituratuko da: datuak eta informazioa biltzea, lanketa praktikoa, emaitza behatzea eta esperientzia partekatzea.
Denera lau KrearT saio eskainiko ditu Manu Muniategiandikoetxea artistak. Tailer bakoitza gainerakoen desberdina izango da; beraz, interesa duten pertsonek guztiak edo batzuk bakarrik egiteko aukeraizango dute:
Urtarrilak 23, gaztelaniaz. Mapa y territorio. Otsailak 6, euskaraz. Aztarnak Martxoak 6, gaztelaniaz. Siluetas Apirilak 17, euskaraz. Lanen erakusketaTailer bakoitzaren prezioa 8 eurokoa da publiko orokorrarentzat, deskontuekin museoko bazkideentzat (sarrera 6 euroan erosi ahal izango dute), eta langabezian dauden pertsonentzat eta ikasleentzat 3 euroan (egoera hori egiaztatuz).
Bisita gidatua Urgullen magalean erakusketara.
10:30ean euskaraz 18:00etan gaztelaniazBisita gidatu hau doakoa da erakusketarako sarrera eskuratuta eta beharrezkoa da lekua erreserbatzea.
Edukiera mugatua.
Grabatuaren inguruko sormen tailerra Urgullen magalean erakusketarekin lotuta. Teknika ezberdinak ezagutuko ditugu eta gure artelana sortuko dugu.
Adina: 6-12 urte
Iraunpena: 90-120 min
Oharrak:
- Musukoa erabiltzea derrigorrezkoa izango da.
- Gehienez, heldu bat eta hiru haur egon ahal izango dira familia bakoitzeko, aforo murriztuak dauden bitartean
*******************
Sarrerak salgai egongo dira hilaren lehen egunetik aurrera museoko bazkideentzat eta hilaren 4ean bazkide ez direnentzat. Gainera, bazkideek familiako 4,5 euroan erosi ahal izango dituzte sarrerak.
Ikusi hemen museoak familientzako antolatu dituen tailer gehiago.
Eman izena gure buletinean familia jarduerei buruzko informazioa jasotzeko posta elektronikoan!
Ikastaro praktiko honetan, feltroa eskuz egiteko oinarrizko teknika ezagutuko dugu. Hasieran, 45 minutuko zati teoriko bat egongo da, material malgu, berezi eta noble horrek eskaintzen dituen aukeretara hurbiltzeko. Artile motak eta horien egokitzapena landuko ditugu, bai eta material horrekin diseinatzeko metodoa eta oinarriak ere. Alde praktikoan, feltro naturaleko lagin lauak egingo ditugu, kolore ukitu biziagoekin
Tytti Thusberg. Irakaslea moda iraunkorraren diseinatzailea. Finlandiako Savonia Kuopio Zientzia Aplikatuen Unibertsitateko karrera amaierako lanean feltroa egiteko metodo berri bat garatu zuen, zeinarekin artisau-sektorearen eta nazioarteko moda diseinuaren aintzatespen ofizialak jaso dituen | www.tyttithusberg.com