Dokumental errealista eta onirikoa, euskal mitologiaren numen nagusian oinarritua, Mari edo Ambotoren dama, paleolitotik gaur egun arte Euskal Herriaren oroimen kolektiboan bizirik iraun duen dama antzinakoa eta misteriotsua. Mari euskal mundu primitiboaren metafora handia da, eta, zorionez, iraun ez ezik, oso lagungarria izan daiteke egungo gizartearen arazoak ulertzeko eta horiei aurre egiteko.
Gonbidatua: Yolanda Mazkiaran (dokumentalaren zuzendaria)
Dinamizatzailea: Ander Gisasola
Ezagutzen dituzu herrialde ezberdinetako soinuak? Eta instrumentuak? Entzutearekin bakarrik, antzemango zenituzke? Zatoz frogatzera!
Nola itzuli etxera 33 urte badaramatzazu Afrikan deportatuta? Alfonso Etxegarai etakide ohiak etxera itzultzeko bideari ekitea erabaki du hamarkadak eman ondoren Afrikako Sao Tome uhartean erbesteratuta Espainiaren eta Frantziaren aginduz. Kristiane Etxaluz adiskide nekaezina dauka alboan.