Irakurketa sustatzeko kluba. 8-10 urteko umeentzat. Saio hauetan, Mari Garciaren eskutik, ekimen batzuk elkarrekin burutuko dituzte; hala nola irakurketa ozenak, liburuen aurkezpenak, irakurritako liburuei buruzko komentario eta gomendioak, eta liburuez gozatzeko hainbat ekimen lasaiak. Larunbatetan, data hauetan: urtarrilaren 16an, otsailaren 13an eta martxoaren 6an.
Dohainik. Izena eman behar da. Horretarako, mail honetara idatzi: haurliburutegia@donostia.eus
Noak ia hiru urte ditu, eta neska espontaneoa, librea, ipurtarina, bihurria, jostalaria eta barregarria da. Egun batzuk igaroko ditu urrun eta oso lasai bizi diren aitona-amonen etxera. Noa haiekin pasatzera joateak irauli egingo ditu haien bizitza monotonoak, eta egun horiek apartak izango dira guztientzat. Aitona-amonek beste modu batean ikusiko dute mundua Noaren begien bitartez, eta Noak maitasunaren, konfiantzaren, naturaltasunaren eta askatasunaren unibertsoetarantz bidaiatuko du aitona-amona alaiekin. Abentura mugagabea hirurentzat.
Informazio gehiago: teatropantarhei
Bisita gidatua Urgullen magalean erakusketara.
10:30ean euskaraz 18:00etan gaztelaniazBisita gidatu hau doakoa da erakusketarako sarrera eskuratuta eta beharrezkoa da lekua erreserbatzea.
Edukiera mugatua.
Ipuinak eta eskulanak lotzen dituen sormen tailerra. Museoko txokoetan ipuin zoragarriak daude ezkutuan. Ipuinetako pertsonaien mozorroak sortuko ditugu.
Adina: 6-12 urte
Doan, lekua erreserbatu behar da web bidez.
******
Jarduera honetarako erreserbak egiteko epea otsailaren 1ean zabalduko da museoko bazkideentzat, eta 4ean gainontzekoentzat.
Ikusi hemen museoak familientzako antolatu dituen tailer gehiago.
Eman izena gure buletinean familia jarduerei buruzko informazioa jasotzeko posta elektronikoa
Liher taldea Hemen herensugeak daudeizeneko 3. lan luzearekin datorkigu. 14 abestiz osatutako transmedia proiektua da, musika ez ezik ilustrazioa, narrazioa eta ikus-entzuneko materiala biltzen dituena. Pieza horien guztien baturak amodioa, bortizkeria eta emakumearen bakardadea gai nagusi dituen fikziozko istorio bat kontatuko digute.