Aurora Mora bere instalazio artistikoari azken ikutuak ematen ari da, bere bizitza betirako aldatuko duen deia jasotzen duenean. Posible al da gurea ez den lur batean sustraitzea? Posible, familia eta aberriaren zama gainean dugula, hegaldi propioari ekitea? Eta, gau batean, gure bizitzaren norabidea erabaki beharko bagenu?
Esaera zaharrak dioen bezala:
"Atzerrian lurra garratz, hoña ibini egik baratz".
Informazio gehiago: Artedrama
* Ikuskizuna hasi ondoren debekatuta dago aretoan sartzea.
Alaia Martin: "Antigone obra klasiko ezin garaikideagoa da eta ezinbestekoa zen haren oihartzunak euskaraz entzunaraztea. Antzezlan hau, jendarteko arauak, familia kodeak, botere harremanak, egitura desegituratuak eta hauek guztiak kolokan jartzen dituzten pasioen salda odoltsua da. Pertsonaia poliedriko eta indartsuz hezurmamitutako festa distiratsu bat".
Informazio gehiago: Horman Poster
Robustiana eta Zeledonio anai-arrebak Norvegiako mitologiaren trolletan oinarritutako pertsonaiak dira. Dirurik gabe eta etxe birrindu batean bizi dira, baina egoera honetatik irteteko burutazio barregarri eta eroak praktikan jarriko dituzte...
Adina: + 6 urte
Informazio gehiago: Zirtaka
Oharra: Gonbidapenak lortzeko aurrez izen ematea beharrezkoa izango da, eta horretarako amarakulturetxea@donostia.eus-era bidali beharko da eskaera. Ikuskizuna baino 5 egun lehenago (otsailaren 22) eska daitezke gonbidapenak (gehienez lau gonbidapen) eta saioa hasi baino ordu erdi lehenago arte jaso ahal izango dira. Aretora sartzeko guztiek maskara eramatea nahitaezkoa izango da, 0-5 urtekoak barne.
Bisita gidatua Urgullen magalean erakusketara.
10:30ean euskaraz 18:00etan gaztelaniazBisita gidatu hau doakoa da erakusketarako sarrera eskuratuta eta beharrezkoa da lekua erreserbatzea.
Edukiera mugatua.
Sorginkeri eta amarruz betetako ikuskizun parte hartzailea eta umoretsua. Ikuskizun magikoa eta dinamikoa. Adin guztietako ikusleek magiaren sekretu miresgarriak sentitzeko aukera paregabea izango dute. Haurrek ez dute soilik magia ikusiko, egingo dute! Zatoz sorgintzera!
Adina: +6
Oharra: Aldez aurretik izena eman behar da kultur etxeko e-postaren bidez (larrotxenekulturetxea@donostia.eus) eta 4 gonbidapen eskatu ahal izango dira gehienez.
Izena emateko epea otsailaren 22an zabalduko da eta gonbidapenak emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago arte jaso ahal izango dira.
Ekitaldian parte hartzeko maskara nahitaezkoa izango da, 0-5 arteko urtekoentzat izan ezik.
Artelan bakoitzak elementu ezberdinak ditu. Batzuetan, asko hurbilduz gero, irudiaren perspektiba galtzen da eta irudiak abstraktoa dirudi. Bestetan, begibistan ez dauden sekretuak ikusiko ditugu Second Canvas San Telmo Museoa aplikazioarekin.
Adina: 6-12 urte
Iraunpena: 90-120 min
Oharrak:
- Musukoa erabiltzea derrigorrezkoa izango da.
- Gehienez, heldu bat eta hiru haur egon ahal izango dira familia bakoitzeko, aforo murriztuak dauden bitartean
*******************
Sarrerak salgai egongo dira hilaren lehen egunetik aurrera museoko bazkideentzat eta hilaren 4ean bazkide ez direnentzat. Gainera, bazkideek familiako 4,5 euroan erosi ahal izango dituzte sarrerak.
Ikusi hemen museoak familientzako antolatu dituen tailer gehiago.
Eman izena gure buletinean familia jarduerei buruzko informazioa jasotzeko posta elektronikoan!
Bisita gidatua Kearen eta lanbroaren artean. Sigfrido Koch Bengoechea erakusketara.
11:30ean euskaraz 19:00etan gaztelaniazBisita gidatu hau doakoa da museoko sarrera eskuratuta eta lekua erreserbatu beha da webgunearen bidez.
Edukiera mugatua.
Sara Zozaya Donostiako artista gazte bat da, eta denbora luze darama zeresana ematen:
mugarik gabeko jakin-min musikala du eta bere sorkuntza intimoen bidez pertsonen arimara iristeko gai da, nostalgiaz eta estilo abangoardisten eta zonaldeko soinuen arteko nahasketa batekin. Popa, folka, elektronika, euskal tradizioa… ez ditu etiketak ulertzen; guztiak aterki beraren azpian konbinatzen ditu eta bidean oso berezia den altxor bat sortzen du.
1985. Guardia Zibilak atxilotu ondoren, Mikel desagertua dago. Eta bizirik aurkitzeko itxaropena ahuldu ahala, Euskal Herriko kaleetan oihu bat adituko da gero eta ozenago: Non dago Mikel?
Euskadi, 2009. Lide segurtasun-zaintzailea da; abiadura handiko trenaren obretan egiten du lan, kaleetan protesta sozialak eragiten dituen proiektu batean, hain zuzen. Lan egin eta gaua festan igaro ondoren etxera itzultzen denean, bi lagunentzako gosaria prestatzen du, baina bere alaba nerabea, Ane, ez dago etxean. Hurrengo egunean, Ane oraindik ez da agertu. Lide lasai dago, ziurrenik, aurreko egunean izandako eztabaida gogorraren ondorioz desagertuko zelako. Aneren gauzen artean bilatzen, konturatuko da ez duela benetan bere alaba ezagutzen. Opera prima.
200 urte baino gehiago daramatzate elfkinek lur azpian bizitzen, lurrazaleko mundutik ezkutatuta, eta gizakiekin inolako harremanik izan gabe. Halako batean, Elfie-k, Kipp-ek eta Buck-ek lurrazalera igotzea erabaki dute. Abentura askoren ondoren, Elfie txikia Teo gozogilearen lagun egingo da. Gizon erretxin samarra da Teo, baina berak gogoraraziko die elfkinei zein den beren bizitzako helburu nagusia: besteei laguntzea!