Bisita gidatua Kearen eta lanbroaren artean. Sigfrido Koch Bengoechea erakusketara.
11:30ean gaztelaniaz 19:00etan euskarazBisita gidatu hau doakoa da museoko sarrera eskuratuta eta lekua erreserbatu beha da webgunearen bidez.
Edukiera mugatua.
Bisita gidatua Urgullen magalean erakusketara.
10:30ean gaztelaniaz 18:00etan euskarazBisita gidatu hau doakoa da erakusketarako sarrera eskuratuta eta beharrezkoa da lekua erreserbatzea.
Edukiera mugatua.
Itsaspeko gorria hartuta, Ubiken murgilduko gara familian. Sorkuntza lantzeko, materialak deskubritzeko eta horiekin jolasteko saioak dira itsaspeko gorrian egingo ditugunak. Itsaslami, olagarro eta itsas-zaldiak bidelagun izango ditugu bidai honetan. Txikiek eta helduek elkarrekin jolasten esperimentatzeko aukera ezinhobea. Bazatoz?
* Osasun neurriak bermatzeko, lantegien aforoa 5 familietara mugatu dugu
* Saioen izaera esperimentala dela-eta, etorri zikintzeko prest!
Hurrengo datak:
Irailak 1 -- Body painting
Yves Kleinen moduan gaurko saioan gure gorputza pintzel bilakatu da. Denon artean mural erraldoi bat osatuko dugu udarari agurra ematen hasteko.
2000 urteko urriak 20ean Euskaldunon Egunkariako Xingola gehigarrian ikusi zuen argia lehen aldiz Belardok. Ondoren Berria sortu eta Mantangorri gehigarria izan du habia gure belar meta arloteak.
2020ko urrian 20 urte bete ditu Belardok, larunbatero irakurlearekin topo eginez. Urteurrenaren aitzakia dela eta, Belardo ba al zatoz? komiki liburua idatzi eta marraztu du Iñaki Martiarena "Mattin"ek. Ohiko tira bikotzatik liburura jauzia egin du Belardok.
Komiki lantegiak eta erakusketa eskaintzen ere badabil sortzaile donostiarra. Intxaurrondora ere iritsi da, denon gozamenerako.
Erakusketaren ordutegia:
Astelehenetik ostiralera, 16:00-20:30
Aste Santuko ordutegia:
Martxoak 29 - apirilak 9: astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00
Martxoaren 29 eta apirilaren 6: 10:00-14:00 / 16:00-19:00
BELARDOren tira bat sortzeko ilustrazio tailerra.
2020ko urrian 20 urte bete ditu Belardok, larunbatero larunbatero irakurlearekin topo eginez. Urteurrenaren aitzakia dela eta, komiki lantegiak eta erakusketa eskeintzen ere badabil sortzaile donostiarra.
INTXAURRONDOra ere iritsi da, denon gozamenerako.
Marraztu nahi? Sortu zure BELARDOren tira bat Iñaki Martiarenaren, Mattinen, eskutik!
Adina: 7 - 12 urte
Iraupena: Bi ordu
Dohainik
Euskaraz
Gidatzailea: Iñaki Martiarena, Mattin
OHARRA: aldez aurretik izena eman behar da Intxaurrondo K.E.ko liburutegiko telefonora deituz, 943 48 34 02, edo e-postaren bidez intxaurrondoliburutegia@donostia.eus helbidera idatziz.
Ekitaldian parte hartzeko maskara nahitaezkoa izango da.