Dokumentala. Euskal Herria.
Zuzendaria: Juan Mari Beltran.
Musika-tresnak: sunpriñua, txanbela, dultzaina, danborra, Nafarroako gaita, tronpa mosugitarra, toberak, soka taldea, txirula, ttun ttun, txistu baserritarra, atabala, txistu kaletarra, alboka, panderoa, trikitixa, txalaparta.
SARRERAK: loiolakulturetxea@donostia.eus
Izen-ematea martxoaren 1ean zabalduko da. 2 gonbidapen eskatu ahal izango dira gehienez eta Kultur Etxeko sarreran jaso ahal izango dira.
Hitz poetiko ilunkarak kantatzen dituen ahots berezi eta pertsonala da Eneritz Furyakena. Heterodoxoegia folk konbentzionaleko ikuspegi hertsiarentzat, popetik ez da urrunegi, baina punka da osagai ezinbestekoa bere kantuetan. Sortzeko modu sinpleagatik, kantuen trinkotasunagatik, bere kabuz eta eskura dituen tresna apurrekin produzitu nahiz grabatzeagatik.
Emadan deituriko disko berria aurkeztuko du.
* Ateen irekiera emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago.
Bost kidez osatu Gurashow taldetik etortzen dira Philippe Albor, Maider Cigarroa eta Kattalin Indaburu.Talde hortan emaiten dituzten kantu batzu emanen dituzte, bainan nagusiki, hirukoteak, bakotxak bere kantu unibertsotik atera kantuak eskainiko dituzte, bakarrik, bikoteka edo hiruek elgarrekin, izan kantu herrikoi, euskal poetenak edo berdin sorkuntzak… Helburua dute kantua eta musikaren partekatzea, denen plazerrarentzat.
Partaideak: Philippe Albor, Maider Cigarroa eta Kattalin Indaburu.
2000 urteko urriak 20ean Euskaldunon Egunkariako Xingola gehigarrian ikusi zuen argia lehen aldiz Belardok. Ondoren Berria sortu eta Mantangorri gehigarria izan du habia gure belar meta arloteak.
2020ko urrian 20 urte bete ditu Belardok, larunbatero irakurlearekin topo eginez. Urteurrenaren aitzakia dela eta, Belardo ba al zatoz? komiki liburua idatzi eta marraztu du Iñaki Martiarena "Mattin"ek. Ohiko tira bikotzatik liburura jauzia egin du Belardok.
Komiki lantegiak eta erakusketa eskaintzen ere badabil sortzaile donostiarra. Intxaurrondora ere iritsi da, denon gozamenerako.
Erakusketaren ordutegia:
Astelehenetik ostiralera, 16:00-20:30
Aste Santuko ordutegia:
Martxoak 29 - apirilak 9: astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00
Martxoaren 29 eta apirilaren 6: 10:00-14:00 / 16:00-19:00