OHARRA: Osasun arrazoiak direla eta, Matildak ez du kontzertuan parte hartuko. Sarrera itzuli nahi dutenek martxoaren 7ra arte egin ahal izango dute. Sarrera online erosi zutenek mezua bidali beharko dute dksarrerak@donostia.eus helbidera eta leihatilan erosi zutenek honako inprimakia bete beharko dute.
Emakumeen Nazioarteko Egunarekin bat eginez, Donostia Kulturak Gure ahotsak emanaldia antolatu du hirugarren urtez, emakumezko musikari gazteen lana nabarmentzeko asmoz. Idoia, La Basu eta Niña Coyote eta Chico Tornado ariko dira aurtengoan.
2000 urteko urriak 20ean Euskaldunon Egunkariako Xingola gehigarrian ikusi zuen argia lehen aldiz Belardok. Ondoren Berria sortu eta Mantangorri gehigarria izan du habia gure belar meta arloteak.
2020ko urrian 20 urte bete ditu Belardok, larunbatero irakurlearekin topo eginez. Urteurrenaren aitzakia dela eta, Belardo ba al zatoz? komiki liburua idatzi eta marraztu du Iñaki Martiarena "Mattin"ek. Ohiko tira bikotzatik liburura jauzia egin du Belardok.
Komiki lantegiak eta erakusketa eskaintzen ere badabil sortzaile donostiarra. Intxaurrondora ere iritsi da, denon gozamenerako.
Erakusketaren ordutegia:
Astelehenetik ostiralera, 16:00-20:30
Aste Santuko ordutegia:
Martxoak 29 - apirilak 9: astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00
Martxoaren 29 eta apirilaren 6: 10:00-14:00 / 16:00-19:00
Horrela aurkezten dute bi aktoreek, Ainhoa Aierbe eta Tessa Andonegik, ikuskizuna: "Feminismoa berpiztu da, eta berarekin, sekula entzun ez diren tonaka kontzeptu, termino, berba eta gauza. Txukuntasun pixka bat behar dugu, eta kaos informatibo honi irtenbidea emateko GU gaude, Tessa eta Ainhoa. Zuekin guztiekin, hausnarketa bat, ikerketa, argibideak bilatzeko gaude, bizitzea tokatu zaigun garai zirraragarri honi buruz".
Zuzendaria: Aitor Gabilondo.
Oharra: Gonbidapenak edukiera bete arte, posta elektroniko bidez (larrotxenekulturetxea@donostia.eus) edo egunean bertan kultur etxean 17:00etatik aurrera.
1985. Guardia Zibilak atxilotu ondoren, Mikel desagertua dago. Eta bizirik aurkitzeko itxaropena ahuldu ahala, Euskal Herriko kaleetan oihu bat adituko da gero eta ozenago: Non dago Mikel?