Maite Gonzalez Esnalen gidaritzapean, euskarazko liburu baten gainean hitz egiteko solasaldia.
Raymond Chandlerren Ez adioriok izeneko liburuari buruz arituko dira oraingo saio honetan.
Hurrengo saioa: Apirilaren 12an, Uxue Alberdiren Dendaostekoak.
Liburu Baby Kluba online programa 0-3 urte bitarteko haurrentzako eta bere familiei zuzentzen da, irakurketa lehenengo urteetan bultzatzeko asmoz.
Saio honetan Monica Graciak Animaliak liburua irakurriko du. Pamiela eta Kalandraka agitaletxeei esker, Antonio Rubiok eta Xabier Olasok idatzi eta Oscar Villanek ilustratutako liburuaz goza dezakegu.
Zeinu hizkuntzan ere ikusi ahal izango da, Eskuaire bitartekaritza zerbitzuko Bego Gonzalezek eskainia.
Liburu Baby Kluba Donostia Kulturako liburutegien sareko ohiko jarduera da. 2021eko urtarriletik aurrera, programa online moduan eskaintzen da, eta bai bideoak, bai Zoom bidezko saioak eskaintzen dira. Mestiza elkartearen eskutik.
Bideoak direla eta, hamabostero, hiru argitaratuko dira, euskaraz, gazteleraz eta ingelesez. Horietan, ipuinak eta abestiak entzuteko aukera egongo da, baita parte hartzeko ere.
Saio hau, Liburu Baby Kluba online programako besteekin batera, ikusi ahal izango da gure Youtubeko kanaleko zerrenda honetan.
2000 urteko urriak 20ean Euskaldunon Egunkariako Xingola gehigarrian ikusi zuen argia lehen aldiz Belardok. Ondoren Berria sortu eta Mantangorri gehigarria izan du habia gure belar meta arloteak.
2020ko urrian 20 urte bete ditu Belardok, larunbatero irakurlearekin topo eginez. Urteurrenaren aitzakia dela eta, Belardo ba al zatoz? komiki liburua idatzi eta marraztu du Iñaki Martiarena "Mattin"ek. Ohiko tira bikotzatik liburura jauzia egin du Belardok.
Komiki lantegiak eta erakusketa eskaintzen ere badabil sortzaile donostiarra. Intxaurrondora ere iritsi da, denon gozamenerako.
Erakusketaren ordutegia:
Astelehenetik ostiralera, 16:00-20:30
Aste Santuko ordutegia:
Martxoak 29 - apirilak 9: astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00
Martxoaren 29 eta apirilaren 6: 10:00-14:00 / 16:00-19:00
1985. Guardia Zibilak atxilotu ondoren, Mikel desagertua dago. Eta bizirik aurkitzeko itxaropena ahuldu ahala, Euskal Herriko kaleetan oihu bat adituko da gero eta ozenago: Non dago Mikel?