Urgull txipia da, baina karrefur baten zerbitzua egin du. Bertan gurutzatu dira (talka gogorrak eginez) gerra eta maitasuna, kartzela eta bertsoa, gurutzea eta nobela, lirika eta frankismoa, Donostia zaharra eta Donostia de Janeiro (edertzen eguneiro). Urgullek lekutxo bat dauka gure literaturan: mendi txipi hau da hiriak duen uharte amestua.
Ikusi Urgullen magalean erakusketarekin lotutako jarduera gehiago.
Doan, lekua erreserbatu behar da web bidez.
Bisita gidatua Kearen eta lanbroaren artean. Sigfrido Koch Bengoechea erakusketara.
11:30ean gaztelaniaz 19:00etan euskarazBisita gidatu hau doakoa da museoko sarrera eskuratuta eta lekua erreserbatu beha da webgunearen bidez.
Edukiera mugatua.
Bisita gidatua Urgullen magalean erakusketara.
10:30ean gaztelaniaz 18:00etan euskarazBisita gidatu hau doakoa da erakusketarako sarrera eskuratuta eta beharrezkoa da lekua erreserbatzea.
Edukiera mugatua.
2000 urteko urriak 20ean Euskaldunon Egunkariako Xingola gehigarrian ikusi zuen argia lehen aldiz Belardok. Ondoren Berria sortu eta Mantangorri gehigarria izan du habia gure belar meta arloteak.
2020ko urrian 20 urte bete ditu Belardok, larunbatero irakurlearekin topo eginez. Urteurrenaren aitzakia dela eta, Belardo ba al zatoz? komiki liburua idatzi eta marraztu du Iñaki Martiarena "Mattin"ek. Ohiko tira bikotzatik liburura jauzia egin du Belardok.
Komiki lantegiak eta erakusketa eskaintzen ere badabil sortzaile donostiarra. Intxaurrondora ere iritsi da, denon gozamenerako.
Erakusketaren ordutegia:
Astelehenetik ostiralera, 16:00-20:30
Aste Santuko ordutegia:
Martxoak 29 - apirilak 9: astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00
Martxoaren 29 eta apirilaren 6: 10:00-14:00 / 16:00-19:00
1985. Guardia Zibilak atxilotu ondoren, Mikel desagertua dago. Eta bizirik aurkitzeko itxaropena ahuldu ahala, Euskal Herriko kaleetan oihu bat adituko da gero eta ozenago: Non dago Mikel?