Frantzia, Austria & Alemania
Frantsesezko jatorrizko bertsioa, euskarazko azpitituluekin.
Zuzendaria: Michael Haneke
Calaiseko etxe erraldoi batean bizi den familia burges baten ingurukoa da filma, errefuxiatuen drama atzean duela. Baretasun faltsu batek inguratzen du bere egunerokotasuna. Baina pixkanaka-pixkanaka, zuzendariaren begirada ebakitzaileak erakusten digu zer dabilen horien guztien existentzian.
Balioen krisiari buruzko film bat.
Gonbidatua: Paul Ormaetxea (zine programatzailea)
Dinamizatzailea: Ander Gisasola
Informazio gehiago: Happy end Filmaffinity webgunean
Juantxo Egaña argazkilari eta Kearen eta lanbroaren artean erakusketaren komisarioak hitzaldia emango du Koch-tarren inguruan.
Ikusi Kearen eta lanbroaren artean. Sifgrido Koch Bengoechea erakusketarekin lotutako jarduera gehiago.
Zuzenean jarraitu ahal izango da museoaren webgunean eta youtube kanalean.
Doan, lekua erreserbatu behar da web bidez.
2000 urteko urriak 20ean Euskaldunon Egunkariako Xingola gehigarrian ikusi zuen argia lehen aldiz Belardok. Ondoren Berria sortu eta Mantangorri gehigarria izan du habia gure belar meta arloteak.
2020ko urrian 20 urte bete ditu Belardok, larunbatero irakurlearekin topo eginez. Urteurrenaren aitzakia dela eta, Belardo ba al zatoz? komiki liburua idatzi eta marraztu du Iñaki Martiarena "Mattin"ek. Ohiko tira bikotzatik liburura jauzia egin du Belardok.
Komiki lantegiak eta erakusketa eskaintzen ere badabil sortzaile donostiarra. Intxaurrondora ere iritsi da, denon gozamenerako.
Erakusketaren ordutegia:
Astelehenetik ostiralera, 16:00-20:30
Aste Santuko ordutegia:
Martxoak 29 - apirilak 9: astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00
Martxoaren 29 eta apirilaren 6: 10:00-14:00 / 16:00-19:00
Ezagutzen dituzu herrialde ezberdinetako soinuak? Eta instrumentuak? Entzutearekin bakarrik, antzemango zenituzke? Zatoz frogatzera!
1985. Guardia Zibilak atxilotu ondoren, Mikel desagertua dago. Eta bizirik aurkitzeko itxaropena ahuldu ahala, Euskal Herriko kaleetan oihu bat adituko da gero eta ozenago: Non dago Mikel?