2000 urteko urriak 20ean Euskaldunon Egunkariako Xingola gehigarrian ikusi zuen argia lehen aldiz Belardok. Ondoren Berria sortu eta Mantangorri gehigarria izan du habia gure belar meta arloteak.
2020ko urrian 20 urte bete ditu Belardok, larunbatero irakurlearekin topo eginez. Urteurrenaren aitzakia dela eta, Belardo ba al zatoz? komiki liburua idatzi eta marraztu du Iñaki Martiarena "Mattin"ek. Ohiko tira bikotzatik liburura jauzia egin du Belardok.
Komiki lantegiak eta erakusketa eskaintzen ere badabil sortzaile donostiarra. Intxaurrondora ere iritsi da, denon gozamenerako.
Erakusketaren ordutegia:
Astelehenetik ostiralera, 16:00-20:30
Aste Santuko ordutegia:
Martxoak 29 - apirilak 9: astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00
Martxoaren 29 eta apirilaren 6: 10:00-14:00 / 16:00-19:00
Pirinioetako glaziarrak, Europako hegoaldean egonik, baldintza klimatikoen aldaketekiko oso sentiberak dira. Horregatik, garrantzia handia dute klima-aldaketaren geoadierazle gisa, Pirinioetako "termometro" aldakor modura. Iraganean mendikatea landu zuten glaziarrak desagertze zorian daude gaur egun; beraz, hona hemen hitzaldiak proposatzen duen bidaia: nondik gatoz eta nora goaz?
Areto Nagusia.
Oharra: Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da; korreo elektronikoz (okendokulturetxea@donostia.eus) edo telefonoz (943 290672). Soilik hartuko dira kontuan martxoaren 7an goizeko 10:00etatik aurrera egindako eskaerak.
Edukiera: 75 eserleku.
Karmele Jaiok idatzitako Aitaren Etxea (Elkar argitaletxea, 2019) liburuari buruz arituko dira solasean.
Dinamizatzailea: Iratxe Retolaza
Zoriontsuak izatea aukeratu genuen liburuari buruzko solasaldia –Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sarien irabazlea 2020 urtean, kontakizun modalitatean-, Mikel Ayllon egilearekin, eta liburuan oinarritutako ‘Elkar ezagutu genuen eguna’ antzezlana, Irati Onaindia eta Aritz Bengoa aktoreekin, Igor Arzuagaren musikarekin eta Pablo Ibarluzearen zuzendaritzapean.
Sinopsia: Elkar ezagutu genuen eguna, hotz egiten zuen, otsailaren 7 guztietan bezala. Zure begiekin akordatzen naiz. Batez ere. Jende zoriontsuak izan ohi duen distira zeukaten egun hartan. Zoriontsuak ginela ematen zuen. Baina nola heldu ginen haraino? Zein da zoriontsua izateko ibili beharreko bidea?
Eleka konpainia 2006an sortu zen Euskal Kultur Erakundearen laguntzarekin. Daniel Landart izan zen konpainiaren bultzatzailea bi artista horien tirriak elgarretaraziz. Funtsean, berak zituen lehenbiziko testuak hautatu eta arramoldatu. Ikusiz alor horretan eskaintza eskasa zela, bi artistek sail horri lotzeko gogoa ukan zuten euskarari toki premiatsuena emanez, antzerki jokoa eta musika uztartuz. Bi bozetan ari izanez ipuinari bizitasuna eta arintasuna eman nahi zioten. Frango laster mediatekek eta eskola ezberdinek deitu zituzten.
2010ean, Txomin Heguy antzerkilari profesionalaren laguntzarekin «Hau dela, hori dela» ikuskizuna sortu zuten, Euskal Herriko hainbat tokitan aurkeztu zutena.2020ean, Ikas pedagogia zerbitzuari esker, “Hala izan ala ez izan” izeneko diskoa argitaratu dute. Helduei eta haurrei zuzenduak zaizkien hamabost ipuinez osatua da.
Kondalari & musikariak :Kattalin Sallaberry eta Jokin Irungaray.
1985. Guardia Zibilak atxilotu ondoren, Mikel desagertua dago. Eta bizirik aurkitzeko itxaropena ahuldu ahala, Euskal Herriko kaleetan oihu bat adituko da gero eta ozenago: Non dago Mikel?