2000 urteko urriak 20ean Euskaldunon Egunkariako Xingola gehigarrian ikusi zuen argia lehen aldiz Belardok. Ondoren Berria sortu eta Mantangorri gehigarria izan du habia gure belar meta arloteak.
2020ko urrian 20 urte bete ditu Belardok, larunbatero irakurlearekin topo eginez. Urteurrenaren aitzakia dela eta, Belardo ba al zatoz? komiki liburua idatzi eta marraztu du Iñaki Martiarena "Mattin"ek. Ohiko tira bikotzatik liburura jauzia egin du Belardok.
Komiki lantegiak eta erakusketa eskaintzen ere badabil sortzaile donostiarra. Intxaurrondora ere iritsi da, denon gozamenerako.
Erakusketaren ordutegia:
Astelehenetik ostiralera, 16:00-20:30
Aste Santuko ordutegia:
Martxoak 29 - apirilak 9: astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00
Martxoaren 29 eta apirilaren 6: 10:00-14:00 / 16:00-19:00
Gudak beti negozioa esan nahi izan du. Eta Ana Fierling jakinaren gainean dagoenez gero, bi semeekin eta alabarekin mugitzen da basakerian barrena. Alderdi ezberdinei eta aldi berean bati ere ez zerbitzatzen dabiltzala mamitzen da istorio tipiko hau, gizakiaren biziraupenaren ankerkeria ardatz duena. Tragediaren gainetik materialismoa dago, gudaren ondorioz gizakiok sentiberatasuna galdu eta ikasi gabe jarraitzen dugu, huts berak egiten.
Egun basakeria telebistaren bitartez irensten dugu, erabateko immunitatez. "Ama kuraia" honi urrun geratzen zaizkio Suedia, Alemania eta Polonia, horregatik garai zehatzik gabeko gerra-leku batera eramaten gaitu, zehaztu beharrik ez dagoena, erreferenteak etengabe eguneratzen baitira tamalez.
Mendi tontor elurtuan edo eta ospitale bateko logela batean hildako senide bat gogora ekar dezakegu bihotzean minik sentitu gabe? Maite dugun pertsonaren heriotza, galerak eragindako mina eta sufrimenduaren gainditzea nola bizi ditugu. Iraganean errotutako etorkizunak eragiten duen itxaropen, joan zirenak gogora ekartzea… Horiexek dira Iñaki Peñaren dokumental berriaren hari-muturrak. Iñaki Peña Debagoienako Ospitaleko Zainketa Aringarrietako medikua da. Eta honako hau da bere ikus-entzunezko hirugarren lana; heriotza, dolu prozesua eta gainditze fasearen inguruko trilogia bati amaiera ematen diona.
“Zergatik neurtu mendiak metrotan? Zergatik ez neurtu gugan eragindako bizi-pozagatik?”. Hausnarketa Felipe Uriarte alpinistarena da. Uriarte erreferentea da Himalayazale askoren artean. Euskal Herrian mendizale askoren artean oso ezaguna. Honako adierazpenok Mendian Hil, Hirian Hil dokumentalean plazaratzen ditu. Iñaki Peñaren dokumental berriak bizitzaren eta heriotzaren arteko hari finetik egiten du bidea eta ikusleari oroitzapenaren eta itxaropenaren aldeko mezua helarazten dio.