Ameriketako bidaia bi neraberen historia da, Jone eta Mariarena, zeinak Estatu Batuetara joan baitira ikasturtea han ematera. Bi nerabeak oso desberdinak dira, eta ez dute elkar ulertzen. Jonek iritzi ona du «estatubatuar bizimoduaz»; Mariak, berriz, aurreiritzi asko ditu yankien kontra. Aireportuan daudela, norbaitek ostu egiten ditu Joneren maletak eta dokumentazioa, eta poliziak atxilotu egingo du, legez kontrako etorkin latinoa delakoan.
Hizkuntza-arazoak eta arraza-aurreiritziak direla medio, egoera kafkiarra biziko du. Astebete latza pasatu ondoren, aske utziko dute, doi Mexikoko mugan kanporatzear dutela. Hala, Jonek hainbeste miresten zuen Amerika haren alderdi iluna aurkituko du; Mariak, berriz, jende solidarioa ezagutuko du, eta horrek lagunduko dio adiskidetzen hainbeste mespretxatzen zuen gizarte harekin.
Miren Arrieta eta Nerea Mazo dira Patxo Telleriaren lan honen protagonista Mireia Gabilondoren zuzendaritzapean.
Informazio gehiago: Tanttaka Teatroa
Adina: + 6
Oharra: Haurren ekitaldietarako gonbidapenak lortzeko aurrez izen ematea beharrezkoa izango da, eta horretarako dagokion kultur etxeko e-posta orokorrera bidali beharko da eskaera: aietekulturetxea@donostia.eus
Ikuskizuna baino 5 egun lehenago eska daitezke gonbidapenak (gehienez lau gonbidapen eta saioa hasi baino ordu erdi lehenago arte jaso ahal izango dira.
Ekitaldian parte hartzeko maskara nahitaezkoa izango da, 0-5 arteko urtekoentzat izan ezik.
Bisita gidatua Kearen eta lanbroaren artean. Sigfrido Koch Bengoechea erakusketara.
11:30ean euskaraz 19:00etan gaztelaniazBisita gidatu hau doakoa da museoko sarrera eskuratuta eta lekua erreserbatu beha da webgunearen bidez.
Edukiera mugatua.
Artelan bakoitzak elementu ezberdinak ditu. Batzuetan, asko hurbilduz gero, irudiaren perspektiba galtzen da eta irudiak abstraktoa dirudi. Bestetan, begibistan ez dauden sekretuak ikusiko ditugu Second Canvas San Telmo Museoa aplikazioarekin.
Adina: 6-12 urte
Iraunpena: 90-120 min
Oharrak:
- Musukoa erabiltzea derrigorrezkoa izango da.
- Gehienez, heldu bat eta hiru haur egon ahal izango dira familia bakoitzeko, aforo murriztuak dauden bitartean
*******************
Sarrerak salgai egongo dira hilaren lehen egunetik aurrera museoko bazkideentzat eta hilaren 4ean bazkide ez direnentzat. Gainera, bazkideek familiako 4,5 euroan erosi ahal izango dituzte sarrerak.
Ikusi hemen museoak familientzako antolatu dituen tailer gehiago.
Eman izena gure buletinean familia jarduerei buruzko informazioa jasotzeko posta elektronikoan!
Bisita gidatua Urgullen magalean erakusketara.
10:30ean euskaraz 18:00etan gaztelaniazBisita gidatu hau doakoa da erakusketarako sarrera eskuratuta eta beharrezkoa da lekua erreserbatzea.
Edukiera mugatua.
2000 urteko urriak 20ean Euskaldunon Egunkariako Xingola gehigarrian ikusi zuen argia lehen aldiz Belardok. Ondoren Berria sortu eta Mantangorri gehigarria izan du habia gure belar meta arloteak.
2020ko urrian 20 urte bete ditu Belardok, larunbatero irakurlearekin topo eginez. Urteurrenaren aitzakia dela eta, Belardo ba al zatoz? komiki liburua idatzi eta marraztu du Iñaki Martiarena "Mattin"ek. Ohiko tira bikotzatik liburura jauzia egin du Belardok.
Komiki lantegiak eta erakusketa eskaintzen ere badabil sortzaile donostiarra. Intxaurrondora ere iritsi da, denon gozamenerako.
Erakusketaren ordutegia:
Astelehenetik ostiralera, 16:00-20:30
Aste Santuko ordutegia:
Martxoak 29 - apirilak 9: astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00
Martxoaren 29 eta apirilaren 6: 10:00-14:00 / 16:00-19:00
Erakusketek helduak eta txikiak arte praktiketara hurbildu eta elkarrekin gozatzeko aukera eskaintzen dute. Oraingo honetan Estudiotik at. Bost urtetako sorkuntza erakusketa izango du oinarri eta artistaren lana eta jardunari buruz solastuko gara.
Ezagutzen al duzu artistaren bat? Nolakoa da? Ba al dakizu nola egiten duen lana?
Badakigu artea eremu zabala dela eta oso gauza desberdinak egin daitezkeela. Saio honetan, Tabakaleran egondako hainbat artisten lanak ezagutu eta aztertuko ditugu gure “bilduma propioa” osatuz.
Hau guztia pasatuko da. Eta honetatik ikasten duguna betirako gordeko dugu... eta zeinen ederra izango den. Horixe da ZETAKen Zeinen Ederra Izango Den disko berriaren (Oso Polita/Panda, 2020) mezua; plataforma digitaletan eta CD formatuan jada eskuragarri.
25 urte taula gainean eman ondoren, eta taldearen unerik gorenean, Berri Txarrak-ek geldialdi mugagabea iragarri zuen, ibilbide oparo bati etena jarriz. Geratu aurretik, baina, azken bira bat egiteko nahia adierazi zuten, mundu osoko zaleak merezi bezala eskertu eta agurtzeko. Bidaia horretan Marina Lameiroren kamera izango zuten bidelagun, birak zaleengan sortutako dardara dokumental batean jasotzeko asmoz. Zinemagileak jarraitzaileon istorioekin irudi koral bat eraikiko du, etxetik hasi eta hainbat herrialdetako zaleen bizitzen txatalak tartekatuz: Mexiko, Japonia, Alemania, Estatu Batuak… denek ere pasio bera partekatuko dute: Berri Txarrak rock taldearen musika.
Hirukoaren kantuek utzitako lorratza ikusi ahal izango dugu pelikulan zehar; taldearen azken urratsen lekuko izanen gara; estilo, hizkuntza eta hainbat belaunaldi ezberdinen langak gainditu eta harago doan fenomeno baten unibertsaltasuna agertuko zaigu pantailan.
Lameirok Gorka Urbizuren letra eta hausnarketen gainean ardaztu du Dardara dokumentala. BTX-en kantuen sortzaile nagusiak idazteke dagoen etorkizun baten bertigoari –dardarari- aurre egin beharko dio orain. Orobat, musikaren indarrari eta pasioari buruzko pelikula ere bada hau –exijitzea zilegi den gutxieneko hori. Izan ere, horixe izan dute iparrorratz hasiera-hasieratik azken bira arte. Pasio horri esker lortu du Berri Txarrak-ek milaka lagunen bizitzaren parte garrantzitsu izatea.