Itxaro Borda euskal poeta nagusienetakoa da. Solasaldi honetan bere ibilbide, obra eta poetikaren gako nagusien inguruan arituko da Iratxe Retolazaren eskutik. Ekitaldia amaitzeko, zenbait poema irakurriko ditu ere.
Oharra: ekitaldira etortzeko, aldez aurretik izena eman behar da korreo elektronikoz (amarakulturetxea@donostia.eus). Soilik hartuko dira kontutan martxoaren 15etikan aurrera jasotako eskaerak. Edukiera: 60 eserleku.
Argazkiaren egilea: Severine Dabadie
2000 urteko urriak 20ean Euskaldunon Egunkariako Xingola gehigarrian ikusi zuen argia lehen aldiz Belardok. Ondoren Berria sortu eta Mantangorri gehigarria izan du habia gure belar meta arloteak.
2020ko urrian 20 urte bete ditu Belardok, larunbatero irakurlearekin topo eginez. Urteurrenaren aitzakia dela eta, Belardo ba al zatoz? komiki liburua idatzi eta marraztu du Iñaki Martiarena "Mattin"ek. Ohiko tira bikotzatik liburura jauzia egin du Belardok.
Komiki lantegiak eta erakusketa eskaintzen ere badabil sortzaile donostiarra. Intxaurrondora ere iritsi da, denon gozamenerako.
Erakusketaren ordutegia:
Astelehenetik ostiralera, 16:00-20:30
Aste Santuko ordutegia:
Martxoak 29 - apirilak 9: astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00
Martxoaren 29 eta apirilaren 6: 10:00-14:00 / 16:00-19:00
Liburu Baby Kluba online programa 0-3 urte bitarteko haurrentzako eta bere familiei zuzentzen da, irakurketa lehenengo urteetan bultzatzeko asmoz.
Saio honetan Monica Graciak Begira nola hitz egiten dudan! liburua irakurriko du. Susaeta agitaletxeari esker, Begin Smart enpresak idatzitako eta Ana Martín Larrañagak ilustratutako liburuaz goza dezakegu.
Zeinu hizkuntzan ere ikusi ahal izango da, Eskuaire bitartekaritza zerbitzuko Bego Gonzalezek eskainia.
Liburu Baby Kluba Donostia Kulturako liburutegien sareko ohiko jarduera da. 2021eko urtarriletik aurrera, programa online moduan eskaintzen da, eta bai bideoak, bai Zoom bidezko saioak eskaintzen dira. Mestiza elkartearen eskutik.
Bideoak direla eta, hamabostero, hiru argitaratuko dira, euskaraz, gazteleraz eta ingelesez. Horietan, ipuinak eta abestiak entzuteko aukera egongo da, baita parte hartzeko ere.
Saio hau, Liburu Baby Kluba online programako besteekin batera, ikusi ahal izango da gure Youtubeko kanaleko zerrenda honetan.