Palindromoen simetria grafikoa eta hotsezkoarekin jolastu eta hitzen topaketa zorizkotik esanahiaren gailentzea zalantzan jarriko duen saioa. Musika, hitza eta irudia, aurreraka eta atzeraka. Ulu ala ele.
Eszenatokian: Bigara (Itziar Aranburu, Jon Ander Garcia), Amorante eta Okene Abrego.
Ekitaldirako sarrera gonbidapen bitartez da eta lortzeko, aldez aurretik izena eman behar da donostiakoliburutegiak@donostia.eus e-postaren bidez. Gehienez 2 gonbidapen eskatu ahal izango dira eta bakoitzaren izen-abizenak zehaztu behar dira. Epea asteartea 23an, goizeko 10:00etan, amaituko da eta edukieraren arabera onartuko gonbidapenak Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan arratsaldeko 17:00etatik aurrera.
Bisita gidatua Kearen eta lanbroaren artean. Sigfrido Koch Bengoechea erakusketara.
11:30ean gaztelaniaz 19:00etan euskarazBisita gidatu hau doakoa da museoko sarrera eskuratuta eta lekua erreserbatu beha da webgunearen bidez.
Edukiera mugatua.
Bisita gidatua Urgullen magalean erakusketara.
10:30ean gaztelaniaz 18:00etan euskarazBisita gidatu hau doakoa da erakusketarako sarrera eskuratuta eta beharrezkoa da lekua erreserbatzea.
Edukiera mugatua.
2000 urteko urriak 20ean Euskaldunon Egunkariako Xingola gehigarrian ikusi zuen argia lehen aldiz Belardok. Ondoren Berria sortu eta Mantangorri gehigarria izan du habia gure belar meta arloteak.
2020ko urrian 20 urte bete ditu Belardok, larunbatero irakurlearekin topo eginez. Urteurrenaren aitzakia dela eta, Belardo ba al zatoz? komiki liburua idatzi eta marraztu du Iñaki Martiarena "Mattin"ek. Ohiko tira bikotzatik liburura jauzia egin du Belardok.
Komiki lantegiak eta erakusketa eskaintzen ere badabil sortzaile donostiarra. Intxaurrondora ere iritsi da, denon gozamenerako.
Erakusketaren ordutegia:
Astelehenetik ostiralera, 16:00-20:30
Aste Santuko ordutegia:
Martxoak 29 - apirilak 9: astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00
Martxoaren 29 eta apirilaren 6: 10:00-14:00 / 16:00-19:00