Loiola Apain proiektuaren barruan auzoan margotutako muralak ezagutzeko ibilaldi gidatua.
Irteera: Loiola K.E.
Izen-ematea beharrezkoa da: Loiola K.E. 943 454605.
2000 urteko urriak 20ean Euskaldunon Egunkariako Xingola gehigarrian ikusi zuen argia lehen aldiz Belardok. Ondoren Berria sortu eta Mantangorri gehigarria izan du habia gure belar meta arloteak.
2020ko urrian 20 urte bete ditu Belardok, larunbatero irakurlearekin topo eginez. Urteurrenaren aitzakia dela eta, Belardo ba al zatoz? komiki liburua idatzi eta marraztu du Iñaki Martiarena "Mattin"ek. Ohiko tira bikotzatik liburura jauzia egin du Belardok.
Komiki lantegiak eta erakusketa eskaintzen ere badabil sortzaile donostiarra. Intxaurrondora ere iritsi da, denon gozamenerako.
Erakusketaren ordutegia:
Astelehenetik ostiralera, 16:00-20:30
Aste Santuko ordutegia:
Martxoak 29 - apirilak 9: astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00
Martxoaren 29 eta apirilaren 6: 10:00-14:00 / 16:00-19:00
Poesia lehiaketa hau Donostia Kultura eta Balea Zuria argitaletxeak elkarlanean burutua, euskarazko poesia zabaldu eta 35 urte bete gabe dituzten idazle gazteen lanari bultzada emateko asmoz sortua izan da.
Poesia lehiaketa honen sari ekonomikoa 1000 dira, horretaz gain Imanol Larrinagaren margolan bat oparituko zaio eta Balea Zuria argitaletxeak saritutako idazlana argitaratuko dio. Azkenik, ekainean ospatuko den Poesia eta Pentsamendua saioan sarituak, bere poemak errezitatu ahal izango ditu.
Ekitaldirako sarrera gonbidapen bitartez da eta lortzeko, aldez aurretik izena eman behar da donostiakoliburutegiak@donostia.eus e-postaren bidez.
Informazio gehiago: IV. Donostia Kultura Poesia Lehiaketa.
Ttipi ttipitik elgar ezagutzen duten kantariz osatua da Lauburu taldea. Aldude Urepelen sortuak, betidanik kantuz ari izan dira: familian, eskolan, lagun artean… Lauak Iguzki Lore haur koroan ibilirik, Perruketak taldea osatu zuten eta Jo Maris lagun, Zuretako izeneko CD bat grabatu. Gaur egun Lauburu osatzen dute Katy, Nathalie, Paxkalin, Véronique eta Yvette-k. Errepertorioa, euskal kantu garaikidean (Xalbador, Lete, Berzaitz, Lurdes Iriondo…) hala kantutegi herrikoian hazten dira. Bi edo hiru bozetan berek moldatzen dituzte, gitarra lagun ezti eztia kantatzeko gogo belarrien gozagarri.
Kantari eta musikariak: Katy Bidart, Paxkalin Aire, Nathalie Etchegaray, Yvette Oçafrain, eta Mikel Erramouspé.