AUSTRALIA. Zuzendaria: Phil Roll, Christopher Miller.
Adina: +6
The Lego Movie, 2014 informazio gehiago Filmaffinity webgunean.
Oharra: Aldez aurretiko izena ematea Casares Kultur Etxean. Bi bide daude horretarako: bata, telefonoz (943 351149); bestea, posta elektronikoz (casareskulturetxea@donostia.eus). Ekitaldian parte hartzeko maskara derrigorrezkoa da.
2000 urteko urriak 20ean Euskaldunon Egunkariako Xingola gehigarrian ikusi zuen argia lehen aldiz Belardok. Ondoren Berria sortu eta Mantangorri gehigarria izan du habia gure belar meta arloteak.
2020ko urrian 20 urte bete ditu Belardok, larunbatero irakurlearekin topo eginez. Urteurrenaren aitzakia dela eta, Belardo ba al zatoz? komiki liburua idatzi eta marraztu du Iñaki Martiarena "Mattin"ek. Ohiko tira bikotzatik liburura jauzia egin du Belardok.
Komiki lantegiak eta erakusketa eskaintzen ere badabil sortzaile donostiarra. Intxaurrondora ere iritsi da, denon gozamenerako.
Erakusketaren ordutegia:
Astelehenetik ostiralera, 16:00-20:30
Aste Santuko ordutegia:
Martxoak 29 - apirilak 9: astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00
Martxoaren 29 eta apirilaren 6: 10:00-14:00 / 16:00-19:00