2000 urteko urriak 20ean Euskaldunon Egunkariako Xingola gehigarrian ikusi zuen argia lehen aldiz Belardok. Ondoren Berria sortu eta Mantangorri gehigarria izan du habia gure belar meta arloteak.
2020ko urrian 20 urte bete ditu Belardok, larunbatero irakurlearekin topo eginez. Urteurrenaren aitzakia dela eta, Belardo ba al zatoz? komiki liburua idatzi eta marraztu du Iñaki Martiarena "Mattin"ek. Ohiko tira bikotzatik liburura jauzia egin du Belardok.
Komiki lantegiak eta erakusketa eskaintzen ere badabil sortzaile donostiarra. Intxaurrondora ere iritsi da, denon gozamenerako.
Erakusketaren ordutegia:
Astelehenetik ostiralera, 16:00-20:30
Aste Santuko ordutegia:
Martxoak 29 - apirilak 9: astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00
Martxoaren 29 eta apirilaren 6: 10:00-14:00 / 16:00-19:00
Muxiri zinema asko gustatzen zaio. Oso aktore ona dela pentsatzen du, eta Tomax filma bat egiteko konbentzituko du.
Hasteko, Erdi Aroko eszena bat. Gero, abentura bat mendian. Eta, bukatzeko, Piraten istorioa.
Tomaxen Abenturak-en lan guztietan bezala, umore, kantu eta ikuslegoaren parte zuzenarekin.
Adina: +5 heldurik gabe.
SARRERAK: izen-ematea martxoaren 26an zabalduko da, e-postaren bidez (haurtxokoa_martutene@donostia.eus). 4 gonbidapen eskatu ahal dira gehienez.
Martxoaren 29ko oharra: pandemia dela eta, ekitaldia bertan behera geratu da.
Mikel Ayestaran kazetariak Jerusalén, santa y cautiva. Desde el corazón de la Ciudad Vieja a la eternidad liburua aurkeztuko du.
Moderatzailea: Mikel Reparaz
Jerusalemen bihotzetik, Ayestaran bere kulturan murgilduko da Hiri Santuaren nortasun konplexua ezagutzeko. Liburua Jerusalemgo kronika bat da, kazetaria bere familiarekin bizi den hiria, Hiri Zaharreko lau auzoetako (musulmana, judua, armeniarra eta kristaua) bizilagunen istorioetatik abiatuta, lehen pertsonan idatzia. Horien bidez, autoreak bere santutasunaren gatibu den hiri batean bizitza nolakoa den aipatzen du, judu, musulman eta kristauek irrikitzen dutena, iragana etorkizuna jaten duen Lurralde Santua.
Doan, lekua erreserbatu behar da web bidez.
Zuzenean jarraitu ahal izango da museoaren webgunean eta youtube kanalean.
Iñaki Agirrezabala eta Lourdes Etxaniz artisauek klaustroan egingo dute lana, publikoaren aurrean, eta bisitariei euren lanbideari buruzko informazio guztia eskaintzeko prest izango dira, euskaraz zein gaztelaniaz. Atzokoak gaur: Saskigintza programako jarduera.
Museoko sarrerarekin
SaskigintzaSaskigintzak garrantzia handia izan zuen mendeetan zehar; izan ere, ekoizten zituzten materialak, mota askotakoak, premia handiko produktuak ziren beste jarduera ekonomiko asko egiteko. Eremu guztietan -landa, arrantza, meatzaritza, industria, merkataritza eta etxe eremuetan erabiltzen ziren landare zuntzen bidez egindako ontziak eta piezak. Elikagaiak garraiatzeko edo kontserbatzeko tresnak ziren, eta ez zitzaien garrantzi berezirik ematen. Materia organikoz eginda zeudenez, hondatu eta bota egiten ziren erabilgarriak izateari uzten ziotenean. Hala ere, gaurdaino iritsi diren aleak iraganeko garaiez hitz egiten diguten testigantza materialak dira. San Telmo Museoak material, forma eta funtzio ezberdineko saski bilduma garrantzitsua du bere funtsetan.
XX. mendearen hasieran, mota honetako ontzi eta objektuen eskari handiak saskigintzaren garapen ikusgarria ekarri zuen. Aitzitik, jarduera 1950eko hamarkadatik aurrera gutxitzen hasi zen, materia plastikoak sartu zirenean. Gaur egun, saskigintzaren lanbidea ia desagertu egin da gure lurraldean; artisau jarduera bat da, ezagutza bat, trebetasun bat eta lan teknika batzuk, denboran zehar galduz joan garena.
Gaur egun, beste bizi filosofia bat daramaten artisau produktuen eta produktu naturalen aldarrikapen bat ikusten ari gara, eta arreta handiagoa jartzen diegu jasangarritasunari eta baliabide naturalen erabilerari. Ildo horretan, San Telmo Museoaren helburuetako bat oraina ulertzen eta etorkizuna iraganaren ezagutzatik eraikitzen laguntzen duten proiektuak dira.
Ezagutzen dituzu herrialde ezberdinetako soinuak? Eta instrumentuak? Entzutearekin bakarrik, antzemango zenituzke? Zatoz frogatzera!