2000 urteko urriak 20ean Euskaldunon Egunkariako Xingola gehigarrian ikusi zuen argia lehen aldiz Belardok. Ondoren Berria sortu eta Mantangorri gehigarria izan du habia gure belar meta arloteak.
2020ko urrian 20 urte bete ditu Belardok, larunbatero irakurlearekin topo eginez. Urteurrenaren aitzakia dela eta, Belardo ba al zatoz? komiki liburua idatzi eta marraztu du Iñaki Martiarena "Mattin"ek. Ohiko tira bikotzatik liburura jauzia egin du Belardok.
Komiki lantegiak eta erakusketa eskaintzen ere badabil sortzaile donostiarra. Intxaurrondora ere iritsi da, denon gozamenerako.
Erakusketaren ordutegia:
Astelehenetik ostiralera, 16:00-20:30
Aste Santuko ordutegia:
Martxoak 29 - apirilak 9: astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00
Martxoaren 29 eta apirilaren 6: 10:00-14:00 / 16:00-19:00
AEB.Chris Wedge, Carlos Saldanha
Adina: + 6
Oharra: ekitaldian parte hartzeko maskara derrigorrezkoa da.
Informazio gehiago: Robotak IMDb webgunean.
Gure Zirkuan parte hartzen duen Asier Kidamek "Aroa eta mirariak" aurkezten digu, ikuskizun berria. Espektakulu honetan, magiaren joko klasiko erabat berrituak eta gaurdaino sekula ikusi ez ditugunak gozatuko ditugu aldi berean. Parte-hartzea, harridura eta umore fina ziurtaturik daude.
Adina: +6
Oharra: Aldez aurretik izena eman behar da haurtxokoko e-postaren bidez (haurtxokoa_intxaurrondo@donostia.eus) eta 4 gonbidapen eskatu ahal izango dira gehienez.
Izena emateko epea martxoaren 29an zabalduko da eta gonbidapenak emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago arte jaso ahal izango dira.
Ekitaldian parte hartzeko maskara nahitaezkoa izango da, 0-5 arteko urtekoentzat izan ezik.
Iñaki Agirrezabala eta Lourdes Etxaniz artisauek klaustroan egingo dute lana, publikoaren aurrean, eta bisitariei euren lanbideari buruzko informazio guztia eskaintzeko prest izango dira, euskaraz zein gaztelaniaz. Atzokoak gaur: Saskigintza programako jarduera.
Museoko sarrerarekin
SaskigintzaSaskigintzak garrantzia handia izan zuen mendeetan zehar; izan ere, ekoizten zituzten materialak, mota askotakoak, premia handiko produktuak ziren beste jarduera ekonomiko asko egiteko. Eremu guztietan -landa, arrantza, meatzaritza, industria, merkataritza eta etxe eremuetan erabiltzen ziren landare zuntzen bidez egindako ontziak eta piezak. Elikagaiak garraiatzeko edo kontserbatzeko tresnak ziren, eta ez zitzaien garrantzi berezirik ematen. Materia organikoz eginda zeudenez, hondatu eta bota egiten ziren erabilgarriak izateari uzten ziotenean. Hala ere, gaurdaino iritsi diren aleak iraganeko garaiez hitz egiten diguten testigantza materialak dira. San Telmo Museoak material, forma eta funtzio ezberdineko saski bilduma garrantzitsua du bere funtsetan.
XX. mendearen hasieran, mota honetako ontzi eta objektuen eskari handiak saskigintzaren garapen ikusgarria ekarri zuen. Aitzitik, jarduera 1950eko hamarkadatik aurrera gutxitzen hasi zen, materia plastikoak sartu zirenean. Gaur egun, saskigintzaren lanbidea ia desagertu egin da gure lurraldean; artisau jarduera bat da, ezagutza bat, trebetasun bat eta lan teknika batzuk, denboran zehar galduz joan garena.
Gaur egun, beste bizi filosofia bat daramaten artisau produktuen eta produktu naturalen aldarrikapen bat ikusten ari gara, eta arreta handiagoa jartzen diegu jasangarritasunari eta baliabide naturalen erabilerari. Ildo horretan, San Telmo Museoaren helburuetako bat oraina ulertzen eta etorkizuna iraganaren ezagutzatik eraikitzen laguntzen duten proiektuak dira.
Gure inguruko landareak, loreak eta algak izango dira egingo ditugun zianotipien oinarri. Zianotipia argiarekin egiten den inprimaketa teknika da. Soluzio fotosensiblea dela medio, eguzkiaren argiarekin harreman zuzena edukitzerakoan papera edo oihala urdintzen ditu, plantxa gisa erabili dugun landare edo algaren aztarna erreserbatuz.
Teknika horrek lotura estua du botanikarekin; izan ere, argazki-irudiekin osorik argitaratutako lehen liburua alga-herbarioa da, eta Anna Atkins botanika britainiarrak teknika horren bidez egin zuen.
Itziar Unzurrunzaga, diseinatzaile eta inprimatzailea, bere azken lanak naturaren kolorea, ezaugarriak eta formak islatzen ditu | www.itziarunzurrunzaga.com