2000 urteko urriak 20ean Euskaldunon Egunkariako Xingola gehigarrian ikusi zuen argia lehen aldiz Belardok. Ondoren Berria sortu eta Mantangorri gehigarria izan du habia gure belar meta arloteak.
2020ko urrian 20 urte bete ditu Belardok, larunbatero irakurlearekin topo eginez. Urteurrenaren aitzakia dela eta, Belardo ba al zatoz? komiki liburua idatzi eta marraztu du Iñaki Martiarena "Mattin"ek. Ohiko tira bikotzatik liburura jauzia egin du Belardok.
Komiki lantegiak eta erakusketa eskaintzen ere badabil sortzaile donostiarra. Intxaurrondora ere iritsi da, denon gozamenerako.
Erakusketaren ordutegia:
Astelehenetik ostiralera, 16:00-20:30
Aste Santuko ordutegia:
Martxoak 29 - apirilak 9: astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00
Martxoaren 29 eta apirilaren 6: 10:00-14:00 / 16:00-19:00
Iñaki Agirrezabala eta Lourdes Etxaniz artisauek klaustroan egingo dute lana, publikoaren aurrean, eta bisitariei euren lanbideari buruzko informazio guztia eskaintzeko prest izango dira, euskaraz zein gaztelaniaz. Atzokoak gaur: Saskigintza programako jarduera.
Museoko sarrerarekin
SaskigintzaSaskigintzak garrantzia handia izan zuen mendeetan zehar; izan ere, ekoizten zituzten materialak, mota askotakoak, premia handiko produktuak ziren beste jarduera ekonomiko asko egiteko. Eremu guztietan -landa, arrantza, meatzaritza, industria, merkataritza eta etxe eremuetan erabiltzen ziren landare zuntzen bidez egindako ontziak eta piezak. Elikagaiak garraiatzeko edo kontserbatzeko tresnak ziren, eta ez zitzaien garrantzi berezirik ematen. Materia organikoz eginda zeudenez, hondatu eta bota egiten ziren erabilgarriak izateari uzten ziotenean. Hala ere, gaurdaino iritsi diren aleak iraganeko garaiez hitz egiten diguten testigantza materialak dira. San Telmo Museoak material, forma eta funtzio ezberdineko saski bilduma garrantzitsua du bere funtsetan.
XX. mendearen hasieran, mota honetako ontzi eta objektuen eskari handiak saskigintzaren garapen ikusgarria ekarri zuen. Aitzitik, jarduera 1950eko hamarkadatik aurrera gutxitzen hasi zen, materia plastikoak sartu zirenean. Gaur egun, saskigintzaren lanbidea ia desagertu egin da gure lurraldean; artisau jarduera bat da, ezagutza bat, trebetasun bat eta lan teknika batzuk, denboran zehar galduz joan garena.
Gaur egun, beste bizi filosofia bat daramaten artisau produktuen eta produktu naturalen aldarrikapen bat ikusten ari gara, eta arreta handiagoa jartzen diegu jasangarritasunari eta baliabide naturalen erabilerari. Ildo horretan, San Telmo Museoaren helburuetako bat oraina ulertzen eta etorkizuna iraganaren ezagutzatik eraikitzen laguntzen duten proiektuak dira.
Objektuak egingo ditugu landare-zuntzak elkarrekin ehunduaz. Artisau otzaragileek zuzendutako tailerra Atzokoak gaur: Saskigintza ekimenaren barruan.
Adina: 6-12 urte
Doan, lekua erreserbatu behar da web bidez. Erreserbak egiteko epea jarduera baino 15 egun lehenago zabalduko da.
Oharrak:
- Musukoa erabiltzea derrigorrezkoa izango da.
- Gehienez, heldu bat eta hiru haur egon ahal izango dira familia bakoitzeko, aforo murriztuak dauden bitartean.
******
Ikusi hemen museoak familientzako antolatu dituen tailer gehiago.
Eman izena gure buletinean familia jarduerei buruzko informazioa jasotzeko posta elektronikoa
"Mikelote eta Pantxo" bikote artistikoa desegin da. Haien formula komikoa gastatua zegoen, eta belaunaldi berriek haien tokia okupatu dute. Pantxok ondo hartu du behartutako erretiroa. Eskenatokietatik urruntzeko gogoa zuen aspalditik, bizimodu lasai eta normalizatua desiratzen zuen, artearen eromenetik urrrun. Mikelotek ez du bukaera onartu nahi. Antzerkiaren pozoia sakon errotuta dago bere zainetan. Eta pozoi horrek burua galtzeraino eramango du.
Egun batean Mikelote, "antzerkilari andante" estrafalarioa, Pantxoren bila joango da, trasteak prestatu eta Euskal Herrian barna joateko, herriz herri antzeztera, "Euskal Antzerkiak Behar Gaitu" uste inozoarekin. Horrela ibilbide fantastiko bat egingo dute Euskal Herrian zehar, hamaika abentura ero biziz. Mikeloteren imaginazioak sorturiko pertsonaia harrigarriak ezagutu eta egoera korapilatsuetan endredatuko dira.
Informazio gehiago: Tartean Teatroa
ETS taldeak (Iekora, Araba, 2005) aukera berriekin eta zurekin batera egingo du eztanda 2021ean programatutako bira berriarekin, 2020ko bira bertan behera gelditu baizen itxialdiarekin sarrera guztiak salduta zeudenean. Dena den, ETS taldearen bosgarren diskoa ez da umezurtz gelditu, itxialdian eta irteeran bi abesti berri egin ditu, eta publikoaren harrera bikaina izan da (“Zurekin batera” eta “Egingo dugu eztanda”). Pop, rock, ska, reggae, runba zertzeladak, rock-folk ukituak eta balada doinuek alaitasunera bideratuko gaituzte zirrikitu guztietatik. ETS taldearen soinua erakargarriagoa bilakatu da, orain zuzenekoetan ikusleen txaloak entzutea dago ETS taldearen kantuekin batera. ETS taldeak zoriontasunera eramango gaitu kontzertuetan, eztanda liluragarria entzuteko prest gaude.
Sumisión City Blues, Izaki Gardenak edota Sexty Sexers bezalako bandetan aritu ondotik Joseba Baleztena Víctimas Club, Izaki Gardenak eta Señor no bandetako gitarrajola da egun. Gainera, M I C E proiektuan ere ari da, bai instrumentista gisa eta baita taldearen diskoen ekoizle modura ere.
2011an abiatu zuen bere bakarkako ibilbidea bere jarduna esparru zabalagoetara hedatuz, proiektu honekin osatzen du nafarrak bere jarduera musikala.
Orain, aldiz, beratar musikariak Joseba B. Lenoir Gang formatua berreskuratu du eta kontzertuetan disko berriko hotsak entzuteaz gain bere ibilbide osoko kantuak aditzeko aukera egonen da.
25 urte taula gainean eman ondoren, eta taldearen unerik gorenean, Berri Txarrak-ek geldialdi mugagabea iragarri zuen, ibilbide oparo bati etena jarriz. Geratu aurretik, baina, azken bira bat egiteko nahia adierazi zuten, mundu osoko zaleak merezi bezala eskertu eta agurtzeko. Bidaia horretan Marina Lameiroren kamera izango zuten bidelagun, birak zaleengan sortutako dardara dokumental batean jasotzeko asmoz. Zinemagileak jarraitzaileon istorioekin irudi koral bat eraikiko du, etxetik hasi eta hainbat herrialdetako zaleen bizitzen txatalak tartekatuz: Mexiko, Japonia, Alemania, Estatu Batuak… denek ere pasio bera partekatuko dute: Berri Txarrak rock taldearen musika.
Hirukoaren kantuek utzitako lorratza ikusi ahal izango dugu pelikulan zehar; taldearen azken urratsen lekuko izanen gara; estilo, hizkuntza eta hainbat belaunaldi ezberdinen langak gainditu eta harago doan fenomeno baten unibertsaltasuna agertuko zaigu pantailan.
Lameirok Gorka Urbizuren letra eta hausnarketen gainean ardaztu du Dardara dokumentala. BTX-en kantuen sortzaile nagusiak idazteke dagoen etorkizun baten bertigoari –dardarari- aurre egin beharko dio orain. Orobat, musikaren indarrari eta pasioari buruzko pelikula ere bada hau –exijitzea zilegi den gutxieneko hori. Izan ere, horixe izan dute iparrorratz hasiera-hasieratik azken bira arte. Pasio horri esker lortu du Berri Txarrak-ek milaka lagunen bizitzaren parte garrantzitsu izatea.
Historiako lehiarik maiteenetako bat berpiztu egingo da Jerry New Yorkeko hotelik onenera bizitzera doanean, “Mendeko ezkontza” garrantzitsuenaren bezperan. Horrek ezkontza-planifikatzaile desesperatua Tom kontratatzera behartzen du, hura gainetik kentzeko. Katuaren eta saguaren arteko ondorengo borrokak, bere karrera, ezkontza eta, beharbada, hotela bera suntsitzearekin mehatxatzen du. Baina laster, arazo are handiago bat sortzen da: hiruren aurka konspiratzen duen langile handinahi bat.