2000 urteko urriak 20ean Euskaldunon Egunkariako Xingola gehigarrian ikusi zuen argia lehen aldiz Belardok. Ondoren Berria sortu eta Mantangorri gehigarria izan du habia gure belar meta arloteak.
2020ko urrian 20 urte bete ditu Belardok, larunbatero irakurlearekin topo eginez. Urteurrenaren aitzakia dela eta, Belardo ba al zatoz? komiki liburua idatzi eta marraztu du Iñaki Martiarena "Mattin"ek. Ohiko tira bikotzatik liburura jauzia egin du Belardok.
Komiki lantegiak eta erakusketa eskaintzen ere badabil sortzaile donostiarra. Intxaurrondora ere iritsi da, denon gozamenerako.
Erakusketaren ordutegia:
Astelehenetik ostiralera, 16:00-20:30
Aste Santuko ordutegia:
Martxoak 29 - apirilak 9: astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00
Martxoaren 29 eta apirilaren 6: 10:00-14:00 / 16:00-19:00
Euskal literatura goza! literatur solasaldi programaren barruan eta Edu Zabalaren gidaritzapean, hilean behin, euskarazko liburu baten inguruan arituko gara solasean.
Hilabete honetan Rafa Egiguren-en Txipiroiak bere beltzean izango dugu esku artean. Egilea bertan izango da.
Liburua zein liburutegitan topatu
Aforo mugatua.
Hurrengo saioa: 2021eko maiatzaren 3an, Alex Gurrutxaga-ren Xabier Lete, aberriaren poeta kantaria
Maite Gonzalez Esnalen gidaritzapean, euskarazko liburu baten gainean hitz egiteko solasaldia.
Uxue Alberdi Estibaritzen Dendaostekoak izeneko liburuari buruz arituko dira oraingo saio honetan.
Hurrengo saioa: Maiatzaren 10ean, Quim Monzóren Gauza guztien zergatia.