2000 urteko urriak 20ean Euskaldunon Egunkariako Xingola gehigarrian ikusi zuen argia lehen aldiz Belardok. Ondoren Berria sortu eta Mantangorri gehigarria izan du habia gure belar meta arloteak.
2020ko urrian 20 urte bete ditu Belardok, larunbatero irakurlearekin topo eginez. Urteurrenaren aitzakia dela eta, Belardo ba al zatoz? komiki liburua idatzi eta marraztu du Iñaki Martiarena "Mattin"ek. Ohiko tira bikotzatik liburura jauzia egin du Belardok.
Komiki lantegiak eta erakusketa eskaintzen ere badabil sortzaile donostiarra. Intxaurrondora ere iritsi da, denon gozamenerako.
Erakusketaren ordutegia:
Astelehenetik ostiralera, 16:00-20:30
Aste Santuko ordutegia:
Martxoak 29 - apirilak 9: astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00
Martxoaren 29 eta apirilaren 6: 10:00-14:00 / 16:00-19:00
Irakurketa errazeko talde bat egingo dugu liburutegian.
Apirilaren 13tik maiatzaren 18ra, 6 saioz osatua.
Helburua: euskaldun berriak direlako edo euskaldun zaharrak izanagatik euskaraz irakurtzeko zailtasunak dituzten pertsonak irakurtzera animatzea. Liburu guztiak liburutegian bertan lortuko ditugu eta bertan irakurriko dira. Eta noski doakoa da.
Fernando Morillo Grande-ren Santiago bidearen misterioa liburua irakurriko da.
Izen-ematea: apirilaren 13 arte. amaraliburutegia@donostia.eus / bagera@bagera.eus edo T. 943 48 18 67 / 943 00 50 74
Informazio gehiago: Irakurketa erraza.
Sugarren mende ahanzturaren eta mitoen aurkako antidotoa da, eta arbasoen memoria eta duintasuna berreskuratzeko lanabesa. Sorginak zirela ukatuz hil ziren. Ez ziren sorginak.
Doan, lekua erreserbatu behar da web bidez. Erreserbak egiteko epea jarduera baino 15 egun lehenago zabalduko da.