2000 urteko urriak 20ean Euskaldunon Egunkariako Xingola gehigarrian ikusi zuen argia lehen aldiz Belardok. Ondoren Berria sortu eta Mantangorri gehigarria izan du habia gure belar meta arloteak.
2020ko urrian 20 urte bete ditu Belardok, larunbatero irakurlearekin topo eginez. Urteurrenaren aitzakia dela eta, Belardo ba al zatoz? komiki liburua idatzi eta marraztu du Iñaki Martiarena "Mattin"ek. Ohiko tira bikotzatik liburura jauzia egin du Belardok.
Komiki lantegiak eta erakusketa eskaintzen ere badabil sortzaile donostiarra. Intxaurrondora ere iritsi da, denon gozamenerako.
Erakusketaren ordutegia:
Astelehenetik ostiralera, 16:00-20:30
Aste Santuko ordutegia:
Martxoak 29 - apirilak 9: astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00
Martxoaren 29 eta apirilaren 6: 10:00-14:00 / 16:00-19:00
Irakasle lanetan eta editore jardundakoa, gaur egun idazletzari emana bizi da. Sari ugari irabazi ditu, bai helduentzat bai haurrentzat idatzitako lanekin, Iraila (Sustraia, 1984) poesia bilduma —lehen liburua— argitaratu zuenetik. 2000n eman zuen Azalaren kodea (Susa) poema liburua, eta Bitsa eskuetan (Susa) bigarren poema liburua 2010ean. 2020ko abenduan aurkeztu zuen poema sorta berria, Nola gorde errautsa kolkoan, Susarekin. Azken lan horrek triptiko bat osatzen du, idazlearen hitzetan, Kristalezko begi bat (Susa, 2013) nobelarekin eta Hezurren erretura (Susa, 2019) narrazio sortarekin batera. Euskadi saria, Espainiako kritika saria, Rosalia de Castro saria eta 111 Akademiaren saria irabazitakoa da Meabe.
Aurkezlea: Igor Estankona.Poesia landu du nagusiki gaur arte. Zuzenbidea ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean. Oso gazte hasi zen idazten, eta Arratiako Zantzoa literatura fanzinearen sorreran parte hartu zuen. Hainbat komunikabidetan kolaboratu du –"Euskaldunon Egunkaria", "Euskadi Irratia", “Gara”, "Deia", Argia"– euskal literatur kritika eginez eta kulturaren arloko artikuluak argitaratuz. 1998an Anemometroa (Susa) bere lehen poema liburua argitaratu zuen. Lau urte geroago, 2002an, bigarren poema liburua duena, Tundra (Susa). 2004ko Irun Hiria Poesia saria Igor Estankonak irabazi zuen, Ehiza eta nekea liburuagatik.2009an bere laugarren olerki bilduma kaleratu zuen, Iratzeen esporak (Susa). Eta Moskito (Susa, 2020) da argitaratu duen azken poema liburua, bosgarrena.
Rafael Berrioren grabazio argitaratu gabe baten bitartez, Harkaitz Cano idazlea eta Rafa Rueda musikaria Berrioren sormen prozesuko etapetan murgilduko dira, bai letrari eta bai musikari dagokionez.
Gonbidapena beharrezkoa da. Gonbidapenak 7 egun lehenagotik (apirilaren 8tik aurrera) eskura daitezke amarakulturetxea@donostia.eus posta elektronikora idatziz.
Argazkiaren kreditua: Oier Aranzabal.