Bost heldutasun eta sormen betean dagoen musikari eklektiko baten nahaspila aberatsa da, udaberri gris batean alaitasun eta kolore motibo bat.
Xabi Aburruzagak (Portugalete, 1978) barne-bidaia egin du eta han-hemengo lagunekin bizitakoak, haurtzaroa, aitatasuna, eta nola ez, maitasuna, trikitixari diona, zein baino zein kutunago zaizkion pieza bihurtu ditu eta entzuleari eskaini dio Bost, elkarrekin euskal folkaren unibertsoa elikatzen jarraitzeko.
Eriz Perez (gitarra akustikoa eta ahotsa), Aitor Uribarri (perkusioak eta ahotsa) eta Koldo Uriarte (teklatuak eta perkusioa) musikariek osatzen dute Aburruzagaren taldea.
2000 urteko urriak 20ean Euskaldunon Egunkariako Xingola gehigarrian ikusi zuen argia lehen aldiz Belardok. Ondoren Berria sortu eta Mantangorri gehigarria izan du habia gure belar meta arloteak.
2020ko urrian 20 urte bete ditu Belardok, larunbatero irakurlearekin topo eginez. Urteurrenaren aitzakia dela eta, Belardo ba al zatoz? komiki liburua idatzi eta marraztu du Iñaki Martiarena "Mattin"ek. Ohiko tira bikotzatik liburura jauzia egin du Belardok.
Komiki lantegiak eta erakusketa eskaintzen ere badabil sortzaile donostiarra. Intxaurrondora ere iritsi da, denon gozamenerako.
Erakusketaren ordutegia:
Astelehenetik ostiralera, 16:00-20:30
Aste Santuko ordutegia:
Martxoak 29 - apirilak 9: astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00
Martxoaren 29 eta apirilaren 6: 10:00-14:00 / 16:00-19:00
Aitor Ruiz de Egino zeramikariak azken urteotako bere lanen errepasoa egingo du hitzaldi honetan.
Izen-emateak: casareskulturetxea@donostia.eus
Gipuzkoako Natura eta Ingurumen Zinemaren I. Erakustaldiaren barruan.
THE SACRED PLACE WHERE LIFE BEGINS
Borroka bat lehen pertsonan bizi behar da. Bi abenturazalek lau hilabeteko espedizio arriskutsu bati ekiten dio-te Alaskako eta Kanadako Babesleku Artikoan, munduko lurreko ugaztunen migraziorik luzeena dokumentatzeko. Laster eza gutuko dute Gwich’in Nation delakoak babestutako ekosistema ikaragarria, multinazional handien interesengatik amildegi ertzean dagoena.
HIZKUNTZA: Ingelesa, euskarazko azpitituluekin.
BURBUNAK ETA ETSAYAK
Haritik tira egin arren, inoiz amaitzen ez den artilezko harila bezalakoa da ondarea. Gizakia naturari lotuta bizi denetik ezagutza izugarri handia sortu da, haril amaigabe bat. Gizakiak ukenduak egin ditu sendabelarrekin, eta basoko piztiei jarraitu die herriko azken txokoraino... Egungo Euskal Herrian, herri-tarrak gero eta hiritarragoak izan arren, oraindik badaude ondare hori mantentzen duten pertsonak: animalien izenak, landareenak, bizimoduak, sinesmenak, mitoak...
Dokumental honek Hernaniko bizimodua erakutsiko digu, herri horretan haril amaigabe hori ez baita gelditu oraindik. 25 protagonistek azalduko digute burbunak eta etsayak zer diren.
Sam (10 urte) eta haren familia Terschelling uhartera joan dira oporretan, baina anaiak hanka hausten du lehen egunean. Zorte txarra anaiarentzat, baina, istripuaren ondorioz, Tess ezagutuko du Sam-ek. Neska berezia da Tess, eta plan bikaina du bere aita biologikoa ezagutzeko. Neskak astebete besterik ez du bere burua ezagutzeko eta Sam-ek lagunduko diola erabaki du. Tess-ekin biziko dituen abenturetan jakingo du zein garrantzitsua den familia.