Gaurko gaia lanen erakusketa izango da. Proposamena obrak eta objektuak erakusteko dinamika lantzea izango da, maketak eginez.
Tailerraren helburua da norberaren sormena ezagutzeko eta garatzeko tresnak eta metodoak ezagutzea. Abiapuntua museoan ikusgai dauden hainbat lan izango dira. Taldeak lan horien inguruko ikuspuntuak eta interpretazioak partekatuko ditu, eta artistak sormen prozesuan duen esperientziaz arituko da. Ondoren sormen indibidualean oinarrituz parte hartzaileek proposamen bat landuko dute, obrak, artistak eta haien sorkuntza prozesuak ulertzen laguntzeko. Horretarako askotariko material eta teknikak baliatuko dituzte.
Horrela, bada, tailerra lau urratsetan egituratuko da: datuak eta informazioa biltzea, lanketa praktikoa, emaitza behatzea eta esperientzia partekatzea.
Denera lau KrearT saio eskainiko ditu Manu Muniategiandikoetxea artistak. Tailer bakoitza gainerakoen desberdina izango da; beraz, interesa duten pertsonek guztiak edo batzuk bakarrik egiteko aukeraizango dute:
Urtarrilak 23, gaztelaniaz. Mapa y territorio. Otsailak 6, euskaraz. Aztarnak Martxoak 6, gaztelaniaz. Siluetas Apirilak 17, euskaraz. Lanen erakusketaTailer bakoitzaren prezioa 8 eurokoa da publiko orokorrarentzat, deskontuekin museoko bazkideentzat (sarrera 6 euroan erosi ahal izango dute), eta langabezian dauden pertsonentzat eta ikasleentzat 3 euroan (egoera hori egiaztatuz).
Porno vs Afrodita da, heziketa sexual eta afektiboa ardatz hartuta, helduei eta oraindik heldu ez direnei zuzendutako umorezko antzezlana. Dena, zuzeneko musikaz blai.
Soinu-proba. Azken kontzertua Gaztetxean. Gaztetxea ixtera doa. Gazteak heldu zaizkigu eta ez dago inor lekukoa hartzeko prest. Taldearen azken kontzertua ere bada. Seme-alabek, lanek, nekeak, gain hartu dute. Soinu-proba aurrera doan heinean, taldekideen eta euren inguruko ume eta gazteen bultzada, galdera eta pasioen argazki musikala, zuzeneko bideoklipa, izango dugu zentzuen aurrean. Betiere, Porno eta Afrodita jainko-jainkosa basatien begirada apetatsupean.
Sei gizabanako hilkor, bizitzarekin ahal duten moduan moldatzen, bi heroi super cool, eta bi jainko-jainkosa ahalguztidun gizaki gaixoek debekatuta duten guztiaz gozatzen. Izango da antzerkia, izango da musika, izango da barre-algara, mina, pasioa, haragia, odola. Izango da rock and rolla.
Informazio gehiago: Benetan Be
* Ikuskizuna hasi ondoren debekatuta dago aretoan sartzea.
2000 urteko urriak 20ean Euskaldunon Egunkariako Xingola gehigarrian ikusi zuen argia lehen aldiz Belardok. Ondoren Berria sortu eta Mantangorri gehigarria izan du habia gure belar meta arloteak.
2020ko urrian 20 urte bete ditu Belardok, larunbatero irakurlearekin topo eginez. Urteurrenaren aitzakia dela eta, Belardo ba al zatoz? komiki liburua idatzi eta marraztu du Iñaki Martiarena "Mattin"ek. Ohiko tira bikotzatik liburura jauzia egin du Belardok.
Komiki lantegiak eta erakusketa eskaintzen ere badabil sortzaile donostiarra. Intxaurrondora ere iritsi da, denon gozamenerako.
Erakusketaren ordutegia:
Astelehenetik ostiralera, 16:00-20:30
Aste Santuko ordutegia:
Martxoak 29 - apirilak 9: astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00
Martxoaren 29 eta apirilaren 6: 10:00-14:00 / 16:00-19:00
Alemania. Christian Ditter. 2011
Adina : + 6
Informazio gehiago filmaffinity webgunean: Wickie auf Grober Fahrt.
Azpitituluak gaztelaniaz.
Ekitaldian parte hartzeko maskara nahitaezkoa izango da, 0-5 arteko urtekoentzat izan ezik.
Den-denak gezurtiak gara baina Txoborrok gezurrak ogibide bihurtu ditu. Iruzurrak medio, bere ikuskizunak komedia eta magia lantzen ditu. Poligrafo bati esker, gure barnean dugun gezurti ezkutua argitara emango du.
Adina: + 6 urte
Informazio gehiago: Txoborro magoa
Areto Nagusia.
Aretora sartzeko beharrezkoa da guztiek maskara eramatea, eta gomendagarria 6 urtetik beherako haurrak barne.
Oharra: Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da; korreo elektronikoz (okendokulturetxea@donostia.eus) edo telefonoz (943 290672). Soilik hartuko dira kontuan apirilaren 12an goizeko 10:00etatik aurrera egindako eskaerak.
Edukiera: 75 eserleku.
Lo egitea behar fisiologiko bat da. Egunero errepikatzen dugun errutina, gehienetan atsegina. Lo egiten dugunean, gure subkontzienteak atea erdi zabalik uzten du, bidea libre utziz amets ilunei, ahaztutako oroitzapenei edota nahi gabeko fantasiei. ALPHAk kontzientziatik ametsen mundura igarotzeko une hori isladatzen du. Bere fantasien biktima den pertsonai baten bizipen komikoak kontatzen dizkigu, beldur eta sentimendu unibertsalei buruz barre egiteko aukera eskainiz.
Jurgi Ekiza-k, Willis Drummond taldeko kide-sortzaile eta kantariak, duela bost urte argitaratu zuen bere lehen diskoa bakarlari gisa Bidehuts zigiluaren bidez: bH036-DG. Lan honen lehen aurkezpen kontzertua DOKAn egin zuen, 2016ko martxoaren 17an. Toki berera bueltatuko da emanaldi eta ospakizun berezia egitera.
Rock ilun eta pertsonaleko disko honetan zati indartsu eta distortsionatuak tartekatzen ditu beste zati minimalista batzurekin. Gordintasuna nagusituko da zuzenekoan, Ekiza bakarrik agertuko baita ezsenatoki gainean bere ahots, gitarra eta ampliekin.
* Ateen irekiera emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago.
OHARRA: Osasun arrazoiak direla eta, Txarkeyk ez du kontzertuan parte hartuko eta Watxuwei taldea ariko da bere ordez.. Sarrera itzuli nahi dutenek apirilaren 17ra arte egin ahal izango dute. Sarrera online erosi zutenek mezua bidali beharko dute dksarrerak@donostia.eus helbidera eta leihatilan erosi zutenek honako inprimakia bete beharko dute.
Musikagela Weekend Musikagelaren festa da. Donostia Kulturak eskainitako eta Buenawista Prolleckziom's Elkarteak kudeatutako zerbitzu honek hiriko musika jarduera sustatzea eta dinamizatzea du helburu eta, horretarako, entsaiatzeko eta kontzertuak egiteko lokalak, ikastaroak, Master Class, etab. Eskaintzen ditu. Aurtengo jaialdirako, 3 banda ditugu: Mihise, Tenpera eta Watxuwei.
Mihise Usurbilen sortutako musika taldea da, bertako hiru kideak lehendik Hotzikara eta Izeberg taldeetan aritutakoak dira. Hasieran musika instrumentala egiten hasi baziren ere, sorkuntza prozesuan ahotsak eta instrumentu berriak sartzen joan dira. Orain lehen diskoa grabatu dute Berako Atala estudioan, Kronik@ (2020, Balio Dute). Baxua eta abestu: Beñat Urteaga. Gitarra eta abestu: Antton Aranburu. Batería: Mikel Olasagasti
Iker Munduate (gitarra eta ahotsa), Iker Torra (baxua) eta Jon Almuedo (bateria) Donostiako power trio zaratatsu bat dira. 2017an eta 2019an argitaratu zituzten lehen EPak, grunge kutsuko eta emo ukituko abestiekin. Kutxa Kultur Musika izan zuten egonaldian 8 abesti konposatu zituzten eta joan den neguan Corsarios Estudios grabatu zituzten Lolo Ruizen gidaritzapean.
Aurten kaleratuko duten Cheap Burger diskoaren aurrerapen abestia plataforma guztietan dago eskuragarri.
WATXUWEI
Eñaut Muñoa (Ahotsa), Marttin Heres (Bateria), Willy García (baxua) eta Aitor Soroa (gitarra) osatzen dute R'n'R bertsioak egiten dituen Watxuwei taldea. David Bowie, The Cure, Pixies eta Bap!! bezalako klasikoen nahiz gaur egungo Berri Txarrak edo Willis Drummond taldeen bertsioak egiten dituzte.
Kutxa Ekogunean ibilaldi txiki baten bitartez gure inguruan ohikoenak diren udaberriko landareak identifikatzen ikasiko dugu eta nola biltzen eta kontserbatzen diren. Sukaldaritza, medikuntza eta kosmetikako aplikazioak ikasiko ditugu. Arratsaldean berriz, gibela garbitzeko udaberrian eskura dauzkagun sendabelarrekin erremedio ezberdinak landuko ditugu.
Garbiñe Larrea. Naturopata eta hezitzaile ayurvedikoa. Sendabelarren ezagutza etxetik datorkion tradizioa da eta azken sei urteotan ikastaroak eta hitzaldiak ematen espezializatu da.
Egun bizi dugun pandemia egoeran, koronabirusa aire zabalean gutxiago kutsatzen dela ikusita asko dira ikasgelak naturara zabaldu dituzten ikastetxeak. Ikastaro honen helburua, beraz, eskolak naturara zabaltzeko grina piztea da, egun bizi ditugun egoerei aurre egiteko irtenbide gisa. Eskola-sistemako eragileengan jasangarritasunarekiko konpromezua indartu nahi dugu eta horretarako, irakasleak naturan hezteko prestatu nahi ditugu. Zeren zain gaude? Naturan ikasteko unea da!
Irati Andoño. Haur Hezkuntzan diplomatua da. Esperientzia handia du haurrekin bai helduekin lanean, herrialde eta hezkuntza zein laguntza ezarpen ezberdinetan. Baso Eskola edo Forest Kindergarten proiektua lideratzen aritu da Eskozian urte luzez eta Bandera berdea (Eco Flag) lortzeko partaide aktiboa izan da. 2017 urtetik Kutxa Ekoguneko Ingurumen Hezkuntzako departamentuan dabil, baso-eskolako teknikari gisa.
Maialen Sistiaga. Biologian doktorea da eta Euskal Herriko Unibertsitatean, British Columbiako Unibertsitatean (Kanada) eta Cagliariko Unibertsitatean (Italia) aritu izan da lanean ikertzaile eta irakasle gisa. Esperientzia zabala du aisialdi taldeen koordinazioan eta ingurumen hezkuntzan. Hain zuzen, 2016 urtetik Kutxa Ekoguneko Ingurumen Hezkuntzako departamentuan dabil, baso-eskolako teknikari gisa. EuskalNatura – UEU Natur Zientziak taldeko kidea 2007 urtetik, egun UEUko irakaskuntza masterrean “Berrikuntza Ikasgelan” irakasgaiko irakaslea da.
Erakusketek helduak eta txikiak arte praktiketara hurbildu eta elkarrekin gozatzeko aukera eskaintzen dute. Oraingo honetan Estudiotik at. Bost urtetako sorkuntza erakusketa izango du oinarri eta artistaren lana eta jardunari buruz solastuko gara.
Ezagutzen al duzu artistaren bat? Nolakoa da? Ba al dakizu nola egiten duen lana?
Badakigu artea eremu zabala dela eta oso gauza desberdinak egin daitezkeela. Saio honetan, Tabakaleran egondako hainbat artisten lanak ezagutu eta aztertuko ditugu gure “bilduma propioa” osatuz.
Hezurbeltzak proiektuak ibilbide luzeko eta nortasun eta izen handiko hiru artista bildu ditu eta bere zuzeneko emanaldietan musika gainditzen duen unibertso propioa sortzen da. Kantu eta testuetan besteak beste emigrazioa, gizarteko pertsonaia baztertuak eta horien inguruko istorioak plazaratzen dira, poetika, kritika, umorea eta edertasuna uztartuz eta atrezzo eta giro bakan baten baitan aurkeztuak. Eszenatokietan ohikoa ez den eskaintza berezia da Hezurbeltzak taldeak dakarrena.
2 zaldi, Jon Gurrutxaga & Urbil Artola, Howdy, DJ Monky.
Ekirock kultura eta teknologia batzen dituen proiektua da, eguzki-energiarekin bakarrik funtzionatzen duen komunikazio-zentro gisa erabil daitekeena.
Ostiralean, apirilak 16, ikastolako haurrek ezagutuko dute talde honek energia sortzeko duen era berezia.
Oharra: segurtasun neurriak.
Sam (10 urte) eta haren familia Terschelling uhartera joan dira oporretan, baina anaiak hanka hausten du lehen egunean. Zorte txarra anaiarentzat, baina, istripuaren ondorioz, Tess ezagutuko du Sam-ek. Neska berezia da Tess, eta plan bikaina du bere aita biologikoa ezagutzeko. Neskak astebete besterik ez du bere burua ezagutzeko eta Sam-ek lagunduko diola erabaki du. Tess-ekin biziko dituen abenturetan jakingo du zein garrantzitsua den familia.