Porno vs Afrodita da, heziketa sexual eta afektiboa ardatz hartuta, helduei eta oraindik heldu ez direnei zuzendutako umorezko antzezlana. Dena, zuzeneko musikaz blai.
Soinu-proba. Azken kontzertua Gaztetxean. Gaztetxea ixtera doa. Gazteak heldu zaizkigu eta ez dago inor lekukoa hartzeko prest. Taldearen azken kontzertua ere bada. Seme-alabek, lanek, nekeak, gain hartu dute. Soinu-proba aurrera doan heinean, taldekideen eta euren inguruko ume eta gazteen bultzada, galdera eta pasioen argazki musikala, zuzeneko bideoklipa, izango dugu zentzuen aurrean. Betiere, Porno eta Afrodita jainko-jainkosa basatien begirada apetatsupean.
Sei gizabanako hilkor, bizitzarekin ahal duten moduan moldatzen, bi heroi super cool, eta bi jainko-jainkosa ahalguztidun gizaki gaixoek debekatuta duten guztiaz gozatzen. Izango da antzerkia, izango da musika, izango da barre-algara, mina, pasioa, haragia, odola. Izango da rock and rolla.
Informazio gehiago: Benetan Be
* Ikuskizuna hasi ondoren debekatuta dago aretoan sartzea.
2000 urteko urriak 20ean Euskaldunon Egunkariako Xingola gehigarrian ikusi zuen argia lehen aldiz Belardok. Ondoren Berria sortu eta Mantangorri gehigarria izan du habia gure belar meta arloteak.
2020ko urrian 20 urte bete ditu Belardok, larunbatero irakurlearekin topo eginez. Urteurrenaren aitzakia dela eta, Belardo ba al zatoz? komiki liburua idatzi eta marraztu du Iñaki Martiarena "Mattin"ek. Ohiko tira bikotzatik liburura jauzia egin du Belardok.
Komiki lantegiak eta erakusketa eskaintzen ere badabil sortzaile donostiarra. Intxaurrondora ere iritsi da, denon gozamenerako.
Erakusketaren ordutegia:
Astelehenetik ostiralera, 16:00-20:30
Aste Santuko ordutegia:
Martxoak 29 - apirilak 9: astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00
Martxoaren 29 eta apirilaren 6: 10:00-14:00 / 16:00-19:00
© Luis Buñuel Film Institute
Mexiko-AEB Zuzendaritza: Luis Buñuel. Ekoizpena: Ultramar Films, Olmec, United Artists. Ekoizleak: Oscar Dancigers, Henry F. Ehrlich. Gidoia: Luis Buñuel eta Felipe Roll, Daniel Defoe-ren nobelan oinarriturik. Argazkia: Alex Philips. Musika: Anthony Collins, Luis Fernández Bretón. Muntaketa: Carlos Savage. Aktoreak: Dan O'Herlihy, Jaime Fernández, Felipe de Alba, José Chávez, Chel López.
HIZKUNTZA: ingelesa / AZPITITULUAK: euskara
1659an, Robinson Crusoe, naufragio batetik bizirik irten den bakarra, itxuraz abandonatuta dagoen uharte batera iritsi da, eta bere bizitzako urte ugari emango ditu bertan. Buñuelek ingelesez filmatutako bi pelikula bakarretako bat da hau, Daniel Defoeren klasikoaren moldaketa bat, lehendik ere behin baino gehiagotan zinera eraman izan zena. Zinegile aragoarrak dio ez zitzaiola nobela gustatzen, bai, ordea, pertsonaia, eta filmatu ahala gero eta interes handiagoa sortu ziola proiektuak. Jatorrizko obran ageri ez ziren eszena batzuk ere gehitu zituen.
Doan, lekua erreserbatu behar da web bidez. Erreserbak egiteko epea jarduera baino 15 egun lehenago zabalduko da.