2000 urteko urriak 20ean Euskaldunon Egunkariako Xingola gehigarrian ikusi zuen argia lehen aldiz Belardok. Ondoren Berria sortu eta Mantangorri gehigarria izan du habia gure belar meta arloteak.
2020ko urrian 20 urte bete ditu Belardok, larunbatero irakurlearekin topo eginez. Urteurrenaren aitzakia dela eta, Belardo ba al zatoz? komiki liburua idatzi eta marraztu du Iñaki Martiarena "Mattin"ek. Ohiko tira bikotzatik liburura jauzia egin du Belardok.
Komiki lantegiak eta erakusketa eskaintzen ere badabil sortzaile donostiarra. Intxaurrondora ere iritsi da, denon gozamenerako.
Erakusketaren ordutegia:
Astelehenetik ostiralera, 16:00-20:30
Aste Santuko ordutegia:
Martxoak 29 - apirilak 9: astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00
Martxoaren 29 eta apirilaren 6: 10:00-14:00 / 16:00-19:00
Prixilak askari goxo bat prestatu du lagun berezi batzuentzat: liburuak.
Baina ez edozein liburu, bere ipuin gustukoenak baizik...
Adina: +6 urte
Oharra: Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da; korreo elektronikoz (okendoliburutegia@donostia.eus) edo telefonoz (943 297894).
Areto nagusia.
Aforoa mugatua. 30 plaza.
Agurtzane Belaunzaran: "Azken 12 urteak bidaien joan etorrian pasa zaizkit. Euskal Herria eta munduaren arteko mugetan, plazerrez hasieran, lanbidez gero. Bidaiak eta barne bidaiak. Mundua eskola izan dut eta urte hauetan ikusi, ikasi eta bizitutako esperientziak bilduz noa. Mundua ezagutzea xede, hurbilekoa eta urrunekoa, emakume euskaldun, europear azal zuri baten begiekin. Baina ni, uste dudan hori al naiz? Nor naiz ni besteen begietan?"
Irakurketa errazeko talde bat egingo dugu liburutegian.
Apirilaren 13tik maiatzaren 18ra, 6 saioz osatua.
Helburua: euskaldun berriak direlako edo euskaldun zaharrak izanagatik euskaraz irakurtzeko zailtasunak dituzten pertsonak irakurtzera animatzea. Liburu guztiak liburutegian bertan lortuko ditugu eta bertan irakurriko dira. Eta noski doakoa da.
Fernando Morillo Grande-ren Santiago bidearen misterioa liburua irakurriko da.
Izen-ematea: apirilaren 13 arte. amaraliburutegia@donostia.eus / bagera@bagera.eus edo T. 943 48 18 67 / 943 00 50 74
Informazio gehiago: Irakurketa erraza.
Nola ikusten duzu gaur etorkizuneko hiria? Urgullen magalean erakusketak Donostiaren iraganera begiratzen du, hitzaldi ziklo, honetan, aldiz etorkizunera begiratuko dugu: hausnarketak, erronkak, ereduak...
Hitzaldi honetako gaia: Donostiako herritarren zahartzea, migrazioa, inklusioa... Donostia pertsona guztientzako hiria al da? Donostiako herritarren zahartzea, migrazioa, inklusioa, zainketena bezalako zerbitzuen egoera... Esparru horien eta beste batzuen ikuspegitik eta begirada desberdinen bidez, hitzaldi honetan Donostia pertsona guztientzako hiria ote den galderari erantzuten saiatuko gara. Hori guztia etorkizunera begirako analisi batetik abiatuta egingo da, ondorioak 2030erako jarrita.
-Joseba Zalakain, SIIS Dokumentazio eta Ikasketa zentruko zuzendaria
-Eva Salaberria, Donostia Lagunkoia planaren zuzendaria Donostiako Udalean
-Ana Molina, Mestiza elkarteko presidentea.
-Moderatzailea: Garikoitz Agote, Donostiako Udaleko Gizarte Ekintzako zuzendaria
Saioa euskaraz izango da gaztelaniazko aldibereko itzulpenarekin.
Doan, lekua erreserbatu behar da web bidez. Erreserbak egiteko epea jarduera baino 15 egun lehenago zabalduko da.
Zuzenean jarraitu ahal izango da museoaren webgunean eta youtube kanalean.
Ilustrazio eta objektu erakusketa.
Komisarioa eta ilustratzailea: Aitziber Alonso.
Frida Kahlok, gaur egun ikono bihurtutako margolari mexikarrak, bizitza latza izan zuen. Gaixotasuna, istripu traumatiko bat eta Diego Riverarekin izandako erlazio zailak bideratu zuten bere estilo piktorikoa eta, bide batez, kolore eta naturaz inguratzeko Fridaren beharrra.
Erakusketa honek bere istorioa kontatzen du.
Itsaspeko gorria hartuta, Ubiken murgilduko gara familian. Sorkuntza lantzeko, materialak deskubritzeko eta horiekin jolasteko saioak dira itsaspeko gorrian egingo ditugunak. Itsaslami, olagarro eta itsas-zaldiak bidelagun izango ditugu bidai honetan. Txikiek eta helduek elkarrekin jolasten esperimentatzeko aukera ezinhobea. Bazatoz?
* Osasun neurriak bermatzeko, lantegien aforoa 5 familietara mugatu dugu
* Saioen izaera esperimentala dela-eta, etorri zikintzeko prest!
Hurrengo datak:
Irailak 1 -- Body painting
Yves Kleinen moduan gaurko saioan gure gorputza pintzel bilakatu da. Denon artean mural erraldoi bat osatuko dugu udarari agurra ematen hasteko.