Moderatzailea: Asier Larraza
Gerrako kazetaritzak behatu eta informatu egiten du, baina bi ekintzen artean badago pertsona bat, bere lanean, idatzizkoan zein bisualean, islatuta geratuko den ikuspegi, sentsibilitate eta etika batekin. Hitzaldi honetan, euren erreportajeekin zer bilatzen duten, gune bortitz eta arriskutsuetan zerk mugitzera bultzatzen dituen, transmititu nahi diguten informazioa nola bilatzen edo aukeratzen duten azalduko digute. Edo zer zailtasun dituzten beren lana egiteko, eta zer nolako rola jokatzen duen gaur egun argazkigintzak Interneten eta aldaketa teknologikoen aurrean.
Ikusi Kearen eta lanbroaren artean. Sifgrido Koch Bengoechea erakusketarekin lotutako jarduera gehiago.
Doan, lekua erreserbatu behar da web bidez. Erreserbak egiteko epea jarduera baino 15 egun lehenago zabalduko da.
Zuzenean jarraitu ahal izango da museoaren webgunean eta youtube kanalean.
2000 urteko urriak 20ean Euskaldunon Egunkariako Xingola gehigarrian ikusi zuen argia lehen aldiz Belardok. Ondoren Berria sortu eta Mantangorri gehigarria izan du habia gure belar meta arloteak.
2020ko urrian 20 urte bete ditu Belardok, larunbatero irakurlearekin topo eginez. Urteurrenaren aitzakia dela eta, Belardo ba al zatoz? komiki liburua idatzi eta marraztu du Iñaki Martiarena "Mattin"ek. Ohiko tira bikotzatik liburura jauzia egin du Belardok.
Komiki lantegiak eta erakusketa eskaintzen ere badabil sortzaile donostiarra. Intxaurrondora ere iritsi da, denon gozamenerako.
Erakusketaren ordutegia:
Astelehenetik ostiralera, 16:00-20:30
Aste Santuko ordutegia:
Martxoak 29 - apirilak 9: astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00
Martxoaren 29 eta apirilaren 6: 10:00-14:00 / 16:00-19:00
Italia. Zuzendaritza: Vittorio De Sica. Ekoizpena: Alfa Cinematografica. Ekoizlea: Paolo William Tamburella. Gidoia: Sergio Amidei, Adolfo Franci, Cesare Zavattini, Cesare G. Viola. Argazkia: Anchise Brizzi. Musika: Alessandro Cicognini. Muntaketa: Nicolò Lazzari. Aktoreak: Franco Interlenghi, Rinaldo Smordoni, Annielo Mele, Bruno Ortensi, Emilio Cigoli.
HIZKUNTZA: italiera / AZPITITULUAK: euskara, ingelesa
Gerraondoko Erroma suntsituan eta hondatuan mundu guztia ahal duen bezala bizirauten saiatzen da. Hala, gazte askok aurrera egiten dute, zapata-garbitzaile lanean. Haietako bi Pasquale eta Giuseppe dira, zaldi zuri bat erostea amets dutenak. Egun batean, zorteak irribarre egiten diela dirudi: enkargu handi bat jaso dute eta horrek ahalbidetuko die beren nahia uste baino lehenago betetzea. Gerraren ondoren De Sicak zuzendutako aurreneko filma, bere ziklo neorrealista bikainaren hasiera markatzen duena.
Mendizaleen presentziak eta klima-aldaketak eragin al diezaiokete?
Goi-mendiko ekosistemak aldaketa globalak jasan ditzaketen ekosistemen artean daude. Pirinioak dira espezie alpetar askoren hegoaldeko banaketa-muga; beraz, baliteke biodibertsitate alpetarra aldatzeko prozesuak askoz ere nabarmenagoak izatea Pirinioetan Europako gainerako mendikateetan baino.
Testuinguru horretan, 2012an hasi zen aurkeztuko dugun proiektu hau. Pirinioetako gailurretako flora-inbentarioen eta mendizaleen maiztasun-datuekin eta klima-aldaketaren adierazleekin duten loturaren bidez, goi-mendiko ekosistemek presio-faktore horiei ematen dieten erantzuna aztertu nahi da.
Areto Nagusia.
Oharra: Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da; korreo elektronikoz (okendokulturetxea@donostia.eus) edo telefonoz (943 290672). Soilik hartuko dira kontuan apirilaren 16an goizeko 10:00etatik aurrera egindako eskaerak.
Edukiera: 75 eserleku.
Fernando Retolazaren hitzetan, "hau ez da hilabeteetako, edo urteetako, mundua inguratuz, euren bizitza-proiektu gisa, askotan sona handiko bidaiariek burutzen duten bidaiaren inguruko proiekzioa".
Jarraitzen du: "Orain dela 26 urte (Txinara egindako bidaiaren proiekzioarekin) zabaldu genuen Ibiltarien Asteari, eta asmo berarekin egindako jarraipenezko bidaiei, egindako omenaldia da. Lan-oporrak aprobetxatuta eta beste bidaiari batzuk eskainitako bestelako kulturekiko kontaktuen sasoikoa".
"Bidaia espiritu hori beti izan dugu lagun eta, bai bikotean edo lagunekin, leku asko ezagutu ahal izan ditugu mundutik epeka egindako bidaia handiari esker".
Amaitzeko "herrialdeak eta jendeak gogoratzea ere bada baita, horko asko, gorabehera klimatiko edo geopolitikoak tarteko, gaur egun bisitatu ezin daitezkeelako, edo ez behintzat hasieran egin genuen orduko egoeran. Horregatik bakarrik, bidaiak errepikaezinak dira beti".
Ilustrazio eta objektu erakusketa.
Komisarioa eta ilustratzailea: Aitziber Alonso.
Frida Kahlok, gaur egun ikono bihurtutako margolari mexikarrak, bizitza latza izan zuen. Gaixotasuna, istripu traumatiko bat eta Diego Riverarekin izandako erlazio zailak bideratu zuten bere estilo piktorikoa eta, bide batez, kolore eta naturaz inguratzeko Fridaren beharrra.
Erakusketa honek bere istorioa kontatzen du.
Ezagutzen dituzu herrialde ezberdinetako soinuak? Eta instrumentuak? Entzutearekin bakarrik, antzemango zenituzke? Zatoz frogatzera!
Pertsonei, ibaiei eta arrain basatien etorkizunaren eta haien euskarri den ingurumenaren aldeko borrokari buruzko filma da Artifishal. Basa izokinak desagertzeko zorian egotea, arrain hazkuntzak eragindako mehatxuak eta gizakiok naturan etengabe federik ez izatea aztertzen ditu.