2000 urteko urriak 20ean Euskaldunon Egunkariako Xingola gehigarrian ikusi zuen argia lehen aldiz Belardok. Ondoren Berria sortu eta Mantangorri gehigarria izan du habia gure belar meta arloteak.
2020ko urrian 20 urte bete ditu Belardok, larunbatero irakurlearekin topo eginez. Urteurrenaren aitzakia dela eta, Belardo ba al zatoz? komiki liburua idatzi eta marraztu du Iñaki Martiarena "Mattin"ek. Ohiko tira bikotzatik liburura jauzia egin du Belardok.
Komiki lantegiak eta erakusketa eskaintzen ere badabil sortzaile donostiarra. Intxaurrondora ere iritsi da, denon gozamenerako.
Erakusketaren ordutegia:
Astelehenetik ostiralera, 16:00-20:30
Aste Santuko ordutegia:
Martxoak 29 - apirilak 9: astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00
Martxoaren 29 eta apirilaren 6: 10:00-14:00 / 16:00-19:00
Maite Martínez de Arenaza La Tallerreko kideak bisita gidatua eskainiko dute Urgullen magalean erakusketara, ibilbideari beren ikuspuntua gehituz.
Bisita gidatua doakoa da, baina lekua erreserbatu behar da web bidez; erreserbak egiteko aukera apirilaren 1ean zabalduko da.
Leku kopurua mugatua da.
Ikusi hemen erakusketarekin lotutako jarduera gehiago.
Ilustrazio eta objektu erakusketa.
Komisarioa eta ilustratzailea: Aitziber Alonso.
Frida Kahlok, gaur egun ikono bihurtutako margolari mexikarrak, bizitza latza izan zuen. Gaixotasuna, istripu traumatiko bat eta Diego Riverarekin izandako erlazio zailak bideratu zuten bere estilo piktorikoa eta, bide batez, kolore eta naturaz inguratzeko Fridaren beharrra.
Erakusketa honek bere istorioa kontatzen du.
LGTBI komunitateko pertsonaien eta sortzaileen presentzia minoritarioa da oraindik serie eta horien produktuen industriaren barruan. Hala ere, ukaezina da hori aldatzen hasi dela, eta azken denboraldietako estreinaldietan gero eta ohikoagoa da kolektibo horiek ordezkatzen dituzten ahotsak aurkitzea, eta, askotan, serie horiek kritikaren eta publikoaren harrera ona dute. Serieen generoa ikuspegi ezberdinetatik aztertuko dugu solasaldi honetan.
Partaideak:Lucía Baskaran, Aitziber Garmendia, Gaizka Izagirre(moderatzailea).
ARMiARMA.eus atariak 20 urte egin ditu literaturaren sarean. Literatur Emailuak buletin elektronikoak 1000. zkia botako du apirilaren 22an. Arrazoi ona sarean ditugun kultur edukiei buruz mintzatzeko. Euskal kulturako gordailu, plataforma, webgune, liburu argitaletxe edo mediateka ezberdinetako kideak batuko ditugu solasaldian, egungo kezkak eta etorkizuneko erronkei buruz mintzatzeko.
Parte hartzeko idatzi mezu bat ondoko helbide elektronikora: