2000 urteko urriak 20ean Euskaldunon Egunkariako Xingola gehigarrian ikusi zuen argia lehen aldiz Belardok. Ondoren Berria sortu eta Mantangorri gehigarria izan du habia gure belar meta arloteak.
2020ko urrian 20 urte bete ditu Belardok, larunbatero irakurlearekin topo eginez. Urteurrenaren aitzakia dela eta, Belardo ba al zatoz? komiki liburua idatzi eta marraztu du Iñaki Martiarena "Mattin"ek. Ohiko tira bikotzatik liburura jauzia egin du Belardok.
Komiki lantegiak eta erakusketa eskaintzen ere badabil sortzaile donostiarra. Intxaurrondora ere iritsi da, denon gozamenerako.
Erakusketaren ordutegia:
Astelehenetik ostiralera, 16:00-20:30
Aste Santuko ordutegia:
Martxoak 29 - apirilak 9: astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00
Martxoaren 29 eta apirilaren 6: 10:00-14:00 / 16:00-19:00
Ilustrazio tailerra, BELARDOren 20. urteurrena ospatzeko, Iosu Mitxelena ilustratzailearen eskutik.
Marraztu nahi?
Adina: 7 - 12 urte
Iraupena: Bi ordu
Dohainik
Euskaraz
Gidatzailea: Iosu Mitxelena
OHARRA: aldez aurretik izena eman behar da Intxaurrondo K.E.ko liburutegiko telefonora deituz, 943 48 34 02, edo e-postaren bidez intxaurrondoliburutegia@donostia.eus helbidera idatziz.
Ekitaldian parte hartzeko maskara nahitaezkoa izango da.
Marikalanbre, bizitzaren laborategian liburuaren egileak, Ana Galarragak, zientzia oinarri dituzten kontakizun bitxiak eta barregarriak esperimentuekin nahasten ditu, haurren jakin-mina pizteko eta ondo pasatzeko helburuarekin.
Esperimentu guztiak gero haurrek berek egiteko modukoak dira, etxeko materialak erabilita, eta inolako arriskurik gabe.
6-8 urte bitartekoentzat. Aforo arrazoiengatik, heldurik gabe.
Dohainik. Izena eman behar da, eskaerak posta elektroniko honetara bidaliz: haurliburutegia@donostia.eus. Datu hauek bidali behar dira: haurraren izen-abizenak, adina, haurraren arduradunarekin kontaktatzeko telefonoa.
Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko, Markel Sainz, Xanti Korkostegi eta Lorea Intxaustik desafioak egingo dituzte liburuaren gaiaren inguruan.
Etxeko gaztetxoek Goazeneko aktore ezagunak ikusiko dituzte erronketan murgilduta eta jokoekin bat egin ahal izango dute Donostia Kulturako Youtubeko kanalean.
Bideoa apirilaren 23an, 8:00etatik aurrera egongo da ikusgai.
Apirileko Bikografiak saioan, Liher Hernandez (musikaria) eta Andoni Mutiloa (kazetaria eta antzezlea) elkarrizketatuko ditugu. Gidari lanetan Maite Bidarte (kazetaria) arituko da.
Saioa ikusgai egongo da apirilaren 23an Bageraren Youtubeko kanalean 18:30etik aurrera eta 22:00etan Hamaika telebistan.
Ilustrazio eta objektu erakusketa.
Komisarioa eta ilustratzailea: Aitziber Alonso.
Frida Kahlok, gaur egun ikono bihurtutako margolari mexikarrak, bizitza latza izan zuen. Gaixotasuna, istripu traumatiko bat eta Diego Riverarekin izandako erlazio zailak bideratu zuten bere estilo piktorikoa eta, bide batez, kolore eta naturaz inguratzeko Fridaren beharrra.
Erakusketa honek bere istorioa kontatzen du.
Liburuaren Eguna ospatzeko, Okendo Kultur Etxeko Liburutegiak eta Plus 55 zerbitzuak irakurketa musikala antolatu dute. Bertan, Iñaki Miguel musikariak eta Plus 55 programako hainbat kidek hartuko dute parte: Pilar Romeak, Virginia Verak eta Conchi San Romanek.
Pianoak Alessandro Bariccoren, Arancha Iturberen eta Oscar Wilderen lanen zatien irakurketak lagunduko ditu, baita irakurleetako baten poema bat ere, "70 urte" izenekoa.
Oharra: Aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da; korreo elektronikoz (okendoliburutegia@donostia.eus) edo telefonoz (943 297894).
Areto nagusia.
Aforoa mugatua. 75 plaza.
Liburu Baby Kluba online programa 0-3 urte bitarteko haurrentzako eta bere familiei zuzentzen da, irakurketa lehenengo urteetan bultzatzeko asmoz.
Saio honetan Monica Graciak Begiratu eta ukitu koloreak liburua irakurriko du. Susaeta agitaletxeari esker, Jordi Busquetsek diseinatu eta ilustratutako ilustratutako liburuaz goza dezakegu.
Zeinu hizkuntzan ere ikusi ahal izango da, Eskuaire bitartekaritza zerbitzuko Bego Gonzalezek eskainia.
Liburu Baby Kluba Donostia Kulturako liburutegien sareko ohiko jarduera da. 2021eko urtarriletik aurrera, programa online moduan eskaintzen da, eta bai bideoak, bai Zoom bidezko saioak eskaintzen dira. Mestiza elkartearen eskutik.
Bideoak direla eta, hamabostero, hiru argitaratuko dira, euskaraz, gazteleraz eta ingelesez. Horietan, ipuinak eta abestiak entzuteko aukera egongo da, baita parte hartzeko ere.
Saio hau, Liburu Baby Kluba online programako besteekin batera, ikusi ahal izango da gure Youtubeko kanaleko zerrenda honetan.
Itsas bizitzari buruzko abentura polit bat, itsasoa zaintzeko beharra azpimarratzen duena.
Joxerra Fachadok prestatu duen Modesto Kapitainaren bakarrizketarekin gozatzeko aukera izango dugu.
Adina: + 6
Oharra: Haurren ekitaldietarako gonbidapenak lortzeko aurrez izen ematea beharrezkoa izango da, eta horretarako dagokion kultur etxeko e-posta orokorrera bidali beharko da eskaera: aietekulturetxea@donostia.eus
Ikuskizuna baino 5 egun lehenago eska daitezke gonbidapenak (gehienez lau gonbidapen eta saioa hasi baino ordu erdi lehenago arte jaso ahal izango dira. Aretora sartzeko guztiek maskara eraman beharko dute)
Zurtoina bistan duten eskuko sortak egiteko teknika berezia landuko dugu. Sorta hauek gramineoak, loreak eta bestelako material naturalak erabiliz osatuko ditugu, gure lana iraunkorra izan dadin, landare aukeraketa egokia egiten ikasiz.
Idoia Lizeaga. Lore-maisu eta bitxigile artisaua. Esperientzia luzea du lore-artearen prestakuntzan eta espezialista da lore-bitxigintzako gaietan eta espazio publikoak apaintzeko edo dimentsio handiko lanak egiteko ekipoen diseinuan eta zuzendaritzan. Tailerrak antolatzen ditu aire zabalean, naturarekin konektatu ahal izateko, teknika eta materialak erraz ezagutzeko eta sormen-prozesu bat modu ludikoan esperimentatzeko | www.idoializeaga.com
Adina: +18
Bertsolaritzaren historia kontatzean beti kontatu izan da gizonezko bertsolarien historia. Hala ere, guganaino iritsi zaizkigun izen handi horien atzean arakatuz gero, hainbat eta hainbat plazandreren arrastoak agertzen direla ikusiko dugu.
Bertsolariak: Oihana Iguaran, Ane Beloki, Maider Arregi
Gai-jartzailea: Amaia Agirre
Oharra: Aldez aurretiko izena ematea Casares Kultur Etxean. Bi bide daude horretarako: bata, telefonoz (943 351149); bestea, posta elektronikoz (casareskulturetxea@donostia.eus).
Antolatzailea: Bizarrain Euskara Elkartea.