Gepettok bere azken lana amaitu du: Pinocchio. Baina, nor da Pinocchio? Zer egiten du mundu honetan? Edo zer egin beharko luke? Galdera horiei erantzuteko, bidaia bati ekingo dio: mundu errealetik imajinaziora, nobela pikareskoaren iruditeriatik animaliaz jositako fabulara, espetxetik itsasoaren barrenera, errementariaren tailerretik Quimericako mundu magiko faltsura, kontsumoaren paradisura. Eszenatoki asko, pertsonai asko, ekintza asko.
Informazio gehiago: Teatro Gorakada
Aho bete hortz, zur eta lur utziko zaituzte magia ikuskizun honetan!. Magia eta umorea maisuko batzen dituen familia osoarentzako ikuskizuna.
Oharra: Aldez aurretiko izena ematea Casares Kultur Etxean. Bi bide daude horretarako: bata, telefonoz (943 351149); bestea, posta elektronikoz (casareskulturetxea@donostia.eus). Ekitaldian parte hartzeko maskara derrigorrezkoa da.
*Oharra: Pandemiaren ondorioz hartu diren murrizketak direla eta, Lehiotikan taldeak kontzertu hau bertan behera utzi du. Oraindik zehaztu gabe dagoen data berri batean programatuko da.
Leihotikan punk-rock-hardcore taldeak 25 urte bete ditu eszenatokietan pasa den 2020 urtean. Urtemuga hau ospatzeko, Iruñeko laukoteak 25 urte taula gainean deituriko birari eman dio hasiera.
* Ateen irekiera emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago.
Ilustrazio eta objektu erakusketa.
Komisarioa eta ilustratzailea: Aitziber Alonso.
Frida Kahlok, gaur egun ikono bihurtutako margolari mexikarrak, bizitza latza izan zuen. Gaixotasuna, istripu traumatiko bat eta Diego Riverarekin izandako erlazio zailak bideratu zuten bere estilo piktorikoa eta, bide batez, kolore eta naturaz inguratzeko Fridaren beharrra.
Erakusketa honek bere istorioa kontatzen du.
Zure etxeko terrazan edo balkoian baratze bat abian jartzeko oinarrizko konpetentziak eskuratuko dituzu. Balkoi batean barazkiak zaintzeko moduak, hazteko metodoak, garaiak, substratu motak, ureztapen eta loreontzi ezberdinak erakutsiko duen jarduera antolatu dugu. Ikastaroaren amaieran, balkoi erako plano orokor baten diseinua eskainiko da. Hortik abiatuta, parte-hartzaile bakoitzak bere etxebizitzaren ezaugarrietara egokitu ahal izango du, eta ikastaroan ikasitakoa finkatu.
Anjel Azpillaga. Irakaslea eta nekazari aprendiz gisa definitzen da. Bere ibilbidean zehar Ingurumen Hezkuntzan murgildua, zibilizazioz gaixotu garen mundu honetan, inguruarekiko errespetua zabalduz.
Ikastaro praktiko honetan, feltroa eskuz egiteko oinarrizko teknika ezagutuko dugu. Hasieran, 45 minutuko zati teoriko bat egongo da, material malgu, berezi eta noble horrek eskaintzen dituen aukeretara hurbiltzeko. Artile motak eta horien egokitzapena landuko ditugu, bai eta material horrekin diseinatzeko metodoa eta oinarriak ere. Alde praktikoan, feltro naturaleko lagin lauak egingo ditugu, kolore ukitu biziagoekin
Tytti Thusberg. Moda iraunkorraren diseinatzailea. Finlandiako Savonia Kuopio Zientzia Aplikatuen Unibertsitateko karrera amaierako lanean feltroa egiteko metodo berri bat garatu zuen, zeinarekin artisau-sektorearen (Finlandiako artisau-maisuak) eta nazioarteko moda diseinuaren (Smirnoff Internacional Fashion Award) aintzatespen ofizialak jaso dituen | www.tyttithusberg.com