Italia. Zuzendaritza: Vittorio De Sica. Ekoizpena: Alfa Cinematografica. Ekoizlea: Paolo William Tamburella. Gidoia: Sergio Amidei, Adolfo Franci, Cesare Zavattini, Cesare G. Viola. Argazkia: Anchise Brizzi. Musika: Alessandro Cicognini. Muntaketa: Nicolò Lazzari. Aktoreak: Franco Interlenghi, Rinaldo Smordoni, Annielo Mele, Bruno Ortensi, Emilio Cigoli.
HIZKUNTZA: italiera / AZPITITULUAK: euskara, ingelesa
Gerraondoko Erroma suntsituan eta hondatuan mundu guztia ahal duen bezala bizirauten saiatzen da. Hala, gazte askok aurrera egiten dute, zapata-garbitzaile lanean. Haietako bi Pasquale eta Giuseppe dira, zaldi zuri bat erostea amets dutenak. Egun batean, zorteak irribarre egiten diela dirudi: enkargu handi bat jaso dute eta horrek ahalbidetuko die beren nahia uste baino lehenago betetzea. Gerraren ondoren De Sicak zuzendutako aurreneko filma, bere ziklo neorrealista bikainaren hasiera markatzen duena.
Ilustrazio eta objektu erakusketa.
Komisarioa eta ilustratzailea: Aitziber Alonso.
Frida Kahlok, gaur egun ikono bihurtutako margolari mexikarrak, bizitza latza izan zuen. Gaixotasuna, istripu traumatiko bat eta Diego Riverarekin izandako erlazio zailak bideratu zuten bere estilo piktorikoa eta, bide batez, kolore eta naturaz inguratzeko Fridaren beharrra.
Erakusketa honek bere istorioa kontatzen du.