Ilustrazio eta objektu erakusketa.
Komisarioa eta ilustratzailea: Aitziber Alonso.
Frida Kahlok, gaur egun ikono bihurtutako margolari mexikarrak, bizitza latza izan zuen. Gaixotasuna, istripu traumatiko bat eta Diego Riverarekin izandako erlazio zailak bideratu zuten bere estilo piktorikoa eta, bide batez, kolore eta naturaz inguratzeko Fridaren beharrra.
Erakusketa honek bere istorioa kontatzen du.
Komiki-liburu honek XVI. eta XVII. mendeetako jazarpenak biltzen ditu. Garai hartako herritarren tragedia kontatzen da, bere testuinguru historiko eta geografikoan, inkisizioaren atzaparren hedadura eta antolaketari buruz.
Asisko Urmeneta (1965, Iruñea). Komikia, ilustrazioa, marrazki bizidunak, prentsako karikatura eta abarretatik ateratzen du bizimodua. Umorea izan ohi dute ardatz bere lanek. Literatura Lanaren Ilustrazioa modalitateko Euskadi Literatura Saria (2019) irabazi zuen.
Informazio gehiago: Sugarren mende.
Migratzaileekiko aurreiritziak
Alemania. Zuzendaritza: Luca Lucchesi. Ekoizpena: Wim Wenders, Léa Germain / Road Movies. Gidoia: Luca Lucchesi, Hella Wenders. Argazkia: Luca Lucchesi. Muntaketa: Edoardo Morabito, Luca Lucchesi. Iraupena: 92 min.
HIZKUNTZA: italiera, ingelesa, frantsesa, wolof / AZPITITULUAK: euskara
Mende askotan zehar, Siculianan, Siziliako herri txiki batean, Jesukristo beltz baten irudia gurtu da; irudia maiatzaren 3an irteten da prozesioan herriko kaleetatik. Siculianan, errefuxiatuentzako harrera-zentro bihurtutako hotel bat dago, 1.000 egoiliar hartu izan dituena, bertako biztanleriaren ia heren bat. Zentroak beti piztu izan du haserrea tokikoen artean. Aurten, Edwardek, bertan bizi den Ghanako gazte batek, prozesioan gurutziltzatuaren eramaileetako bat izatea eskatu du. Haren eskaerak banatu egin ditu herriko biztanleak. Hala, euren buruari galdetu beharrean izango dira zeintzuk diren "besteei" dieten beldurraren eta haiei buruz dituzten aurreiritzien arrazoiak, baita euren identitateari buruz galdetu ere, euren fedearen ikonotik hasita: Jesukristo beltz bat.