Ilustrazio eta objektu erakusketa.
Komisarioa eta ilustratzailea: Aitziber Alonso.
Frida Kahlok, gaur egun ikono bihurtutako margolari mexikarrak, bizitza latza izan zuen. Gaixotasuna, istripu traumatiko bat eta Diego Riverarekin izandako erlazio zailak bideratu zuten bere estilo piktorikoa eta, bide batez, kolore eta naturaz inguratzeko Fridaren beharrra.
Erakusketa honek bere istorioa kontatzen du.
Nafarroako Erresumaren inbasioa (1199-1200)
Iñaki Lz de Luzuriaga
Itzaletan ezkutatuta heldu zaigu Nafarroako Erresumaren 1200eko inbasioa, oroitzapenaren lanbroan galduta. Erdi Aroan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa Gaztelako erresumara atxiki zituzten, eta ez zen preseski modu baketsuan izan. Urte horietako gertaerek betiko aldatu zuten Nafarroan gorpuzten zen euskal estatu burujabearen patua: lurraldea murriztua, zatitua eta arroztua izan zen, biziraupenaren kinkan geldituz. 1199-1200eko okupazio militarra higadura historiko luze baten azken ondorioa izan zen: lurraldearen higadura bat batez ere, baina baita politikaren, kulturaren, gizartearen eta ekonomiaren arlokoa ere.
Oharra: Horretarako, izena eman behar da: motakogaztelua@gmail.com
Areto nagusia.
Aforoa mugatua: 75 plaza.
Tradizioz hiribilduen protohirigintza izan daitekeena, prozesu homogeneotzat eta Gipuzkoa osora estrapolatzen den errealitate baten modura hartu izan da. Garai bateko Villafrancan aztertutako adibideek, ordea, hiribildu baten eraikuntza berezko zigilua duen prozesu heterogeneo batetik gertuago kokatzen dela argitu dute, neurri handi batean, lekuko baldintzek eragin zuzena izanik.
Nerea Iraola Historian lizentziatua EHUn, Historia Militarrean aditua UNEDen eta Arkitektura zibila eta hirigintza ondarearen ikertzailea EHUn.
Espainia. Zuzendaritza: Ritxi Lizartza, David Pallarès, Oier Aranzabal. Ekoizpena: Ritxi Lizartza. Ekoizpen eragilea: Ritxi Lizartza. Jatorrizko ideia: Javi Barajas. Gidoia: Martin Etxeberria, Xabier Etxeberria, Jon Mikel Aldanondo, Mielanjel Elustondo. Argazkia: Fernando Sa Casado. Musika: Joserra Senperena. Muntaketa: Maialen Sarasua Oliden. Soinu-ingeniaria: Haimar Olaskoaga. Iraupena: 85 min.
HIZKUNTZA: euskara, gaztelania, katalana, galiziera, ingelesa, frantsesa, nederlandera / AZPITITULUAK: euskara
Bidaia erreal bat egoera itxuraz irreal batean. 1968-1976 aldian Zamorako apaizen kartzelan preso egon ziren lau apaiz presondegira itzultzen dira. Apaiz horietako batzuek hamar urtetik gorako zigorrak jaso zituzten frankismoaren errepresioa salatzen zuten sermoiengatik. Konkordatu-kartzela hori Francok berak sortu zuen, Vatikanoarekin sinatutako Konkordatua baliatuta. Abadeentzako kartzela bakarra izan zen munduan.
Bidaia hau ezohikoa da, ez baita normala izaten norbera kondenatuta egon den kartzela bisitatzeko aukera izatea. Madril, Galizia, Katalunia eta Euskal Herriko 53 abadek espetxe horretara egindako nahitaezko lekualdaketan jasan zuten bidaia errealaren istorioa kontatzeko zubia da. Oraindik ere ezezaguna den istorio hori berreskuratzeko bidaia. Ahanzturaren aurkako bidaia.