Ilustrazio eta objektu erakusketa.
Komisarioa eta ilustratzailea: Aitziber Alonso.
Frida Kahlok, gaur egun ikono bihurtutako margolari mexikarrak, bizitza latza izan zuen. Gaixotasuna, istripu traumatiko bat eta Diego Riverarekin izandako erlazio zailak bideratu zuten bere estilo piktorikoa eta, bide batez, kolore eta naturaz inguratzeko Fridaren beharrra.
Erakusketa honek bere istorioa kontatzen du.
LEHIAKETATIK KANPO
Frantzia-Belgika. Zuzendaritza: Éric Barbier. Ekoizpena: Éric Jehelmann, Philippe Rousselet, Jérôme Salle / Jerico, Super 8 Production. Gidoia: Éric Barbier. Argazkia: Antoine Sanier. Musika: Renaud Barbier. Muntaketa: Jennifer Augé. Aktoreak: Jean-Paul Rouve, Isabelle Kabano, Djibril Vancoppenolle, Dayla De Medina. Iraupena: 111 min.
HIZKUNTZA: frantsesa, kirundi, swahili / AZPITITULUAK: euskara
Pertsona gorrentzako azpitituluak
1990eko hamarkadaren hasieran, Gaby pozik bizi da Buyumburan, Burundiko hiriburuan, bere familiarekin: bere arreba txikia Ana; bere aita Michel, enpresari frantsesa, eta bere ama Yvonne, ruandarra. Gaby arduragabe bizi da, ikaskideekin bihurrikeriak egiten eta bere "herrialde txikian" bizitzaz gozatzen. Baina egun batean, bi etnia nagusien (hutuak eta tutsiak) arteko tentsio politikoak hilabeteak iraun ondoren, gerra zibila piztu da Burundin eta Ruandan. Gaël Fayeren bestseller homonimoaren moldaketa.
Buztingile aditu gisa buztinezko ernamuin egosiak fabrikatzeaz gain, horiek erabiltzen, ernamuinak egiten, gehien erabiltzen diren haziak identifikatzen, haien energia- eta nutrizio-ezaugarriak balioesten eta sukaldean edo janarian erabiltzen ikasiko dugu.
Arantza Munita. Eskultorea. Mexikon bizi izan zen denboran, zeramika ezagutu eta hari buruzko interesa agertu zuen. Lurra bitarteko tresnarik gabe, eskuekin zuzenean baizik, moldeatzeak ekarri zion teknika ikastea. 30 urtetik gorako ibilbidea du zeramikako irakasle.
Olaia Blanco. Elikadura osasuntsu eta makrobiotikan aditua. Jakin makrobiotika eta alkimia eskolako nutrizio eta sukaldaritza arloan irakasle eta arduraduna da. Mendian eta taldean bizi da, naturaren maitale sutsua. Pertsonen eta elikagai zein gauzen eraldaketa interesgarri zaiona.